Periodical Performances - View details   To know more about this section

Iurretako Literatur Lehiaketa (14. 2017. Iurreta)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Iurreta < Durangaldea < Bizkaia < Basque Country
Beginning date
2017-02-08
Final date
2017-05-26
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-02-24
Website
http://www.iurreta.eus/eu-ES/Noticias%20cultura/noticiasdecultura/Orrialdeak/Certamenliterario.aspx

Participants

Organizers
Iurretako Herri Biblioteka

Description

aldizkakoa_txt_oinarria
2003. urteaz geroztik Iurretako Literatur lehiaketa antolatzen da haur, gazte zein helduentzat. Literatur lehiaketa honen helburua adin-tarte guztietan sormen literarioa sustatzea da, literaturako genero ezberdinen bitartez: ipuingintza, bertsolaritza eta komikigintza. Irabazle suertatzen diren lanak liburu batean argitaratzen dira.

L.H., D.B.H. eta Batxillergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat hainbat sari aurreikusi ditu lehiaketak genero bakoitzean, eta bada helduei zuzenduriko beste atal bat ere. Azkeneko hau hartuko dugu batez ere aintzat albiste honetan:

Helduen ataleko oinarriak

Hauexek dira helduek aipatutako hiru modalitateetan aurkezteko lanen mugak eta sariak:

IPUINA: 8 orriade gehienez, saria 200 eurokoa.

BERTSO-PAPERAK: 6-8 bertso, saria 200 eurokoa.

KOMIKIA: 4 orrialdeko luzera (azalik gabe), saria 200 eurokoa.

Oinarri orokorrak

PARTE-HARTZAILEAK

Haur eta gazteen kasuan ez bezala, helduen sailean udaerrikoak ez direnak ere aurkeztu daitezke kategoria guztietan.

GAIA ETA HIZKUNTZA

Gaia librea izango da. Haur eta gazteen sailean ez bezala, testuaren hizkuntza parte-hartzaileak aukeratu ahal izango du (euskara edo gaztelania).

LANAK NOLA AURKEZTU

Paperean: lanak DIN-A4 tamainako orrietan, eta ordenagailuz idatzita aurkeztuko dira, orriak alde batetik bakarrik egongo dira idatzita. Lerrotik lerrora 1,5eko tartea utziko da eta Times New Roman letra erabiliko da, 12 tamainakoa. Orriak zenbatuta egongo dira. (Saridunei lanaren kopia bat formatu elektronikoan emateko eskatuko zaie).

Bakarrik ezizena, izenburua eta saila idatzita dituen gutun-azal handi baten barruan aurkeztuko dira lanak. Gutun-azal horren barruan beste gutun-azal txikiago bat sartuko da, eta horren barruan honako datu hauek jarriko dira: izen-abizenak, ikastetxearen izena, saila eta kategoria, adina, helbidea, telefonoa eta e-posta.

Euskarri digitalean (e-postaz): mezuan goian aipatutako datu pertsonalak adierazi beharko dira, eta lanak .doc luzapenarekin bidali. Komikien kasuan .pdf luzapeneko artxiboak izan beharko dira (orri bakoitza A4 tamainara egokituta egon beharko da eta lanak azalik gabe aurkeztuk odira).

LANAK NOIZ ETA NON AURKEZTU

Lanak 2017ko otsailaren 24a arte aurkeztu ahal izango dira: Iurretako Udaleko Erregistro Orokorrean (Bidebarrieta kaleko 5. zenbakia) Iurretako Herri Bibliotekan (Bidebarrieta kaleko 4. zenbakia, 1. solairuan) 48215 IURRETA (Bizkaia) edo lehiaketa@iurreta.eus helbidean.

EPAIMAHAIA

Heduen sailari dagokionez, irakurleen txokoetako dinamizatzaileak, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, herriko kultur taldeen ordezkaria, komiki tailerreko dinamizatzailea eta Iurreta Eleizateko Udala.

ERABAKIA ETA SARIAK

Saritutako lanak liburu batean argitaratuko dira.

Helduek sariak dirutan jasoko dituzte.

Sariak 2017ko maiatzaren 26an banatuko dira Ibarretxe Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Epamahaiak lanen maila nahikoa ez dela pentsatzen badu, saririk ez ematea erabaki dezake. Aldi berean, epaimahaiak lanen kalitateak hala merezi badu aipamen bereziak eman ahal izango ditu.

Structure

Add comment

About us
Location
Services
Information request
How to search