Bertsos - View details   To know more about this section

2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (48. 2016. Donostia)
Performance
2016-01-30 Donostia Berezia
Conductor
Eizagirre, Estitxu
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Gaztelumendi, Beñat
Labaka Mayoz, Ane
Proposed topic
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.

Description

Melody
Manuel Narruk atzo esan dit C
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Osaba izebek ardo botila
beso azpian dakarte
mahaiaren bueltan zenbat hizketa
eztabaida eta arte.
Zeremonia faltsu honetan
nik ez det hartuko parte
arrai zoparik ez det jango zuk
tableta erosi arte.


A. Labaka
Gaur nere kezka ez da izango
zu baraurik geratzea
bazkari honek pasea baitu
jada bigarren fasea.
Ezinezkoa izango dezu
tableta eskuratzea
ez dezu izango ta ez okurritu
amonari eskatzea.

B. Gaztelumendi
Gure amonari eskatzea da
ia eguneroko ogi
zuk sufritzea nahi det amatxo
hori badakizu ongi.
Negar zotinka nere karraxi
antsi eta malko lodi...
amonak hiru aldiz esan du:
“Isil zazu ume hori”.

A. Labaka
Gure artera sartu denean
amonaren angustia
amatxok dauka kopeta ilun
ta besapea bustia.
Lehen goxo ta zuzena nintzen
gaur badijoa guztia.
Gaur ezagutu behar duzu Beñat
zure amatxo punkia.

B. Gaztelumendi
Edozer gauza egingo nuke
tablet txiki baten truke
hain naiz txikia, hain naiz argala
bakarrik dauzkat bost urte
hemen amatxo punkiek ere
bere muga bat baitute:
kulpa neria izanagatik
zuri botako dizute.

(Miren altxa eta kantura sartzen da)

M. Amuriza
Hementxe dator bada amona
eta zuek oso ongi
baina gure alaba xuhurra zer da?
Ez duzu hainbat kategori
Eroskin daude hiru euroan
ta eskupekoa tori!
Ta ixiltzeko ere erosiozu
txokolate tableta hori.

A. Labaka
Amonak ia mahai gainera
egina digu saltoa
baina barruan gorde behar det
nere barruko malkoa.
Oraindik ere senti dezaket
emandako zartakoa
hain zuzen ere ez det izan nahi
nere ama bezalakoa.

B. Gaztelumendi
Ni bitartean platerai heldu
eta hasi naiz lanean
lurrera bota ta puskak banau
baititugu lur danean.
Amonan antzik ez daukazula
nahiz esan barne-barnean
bere iguala ipintzen zera
haserratzen zeranean.

A. Labaka
Eta nahigabe hasi naiteke
bere hitzekin hizketan
kontraesanak sentitu ditut
gaurko honetan mahai bueltan
eta zuk txiki, gauz garrantzitsu
gaur ikasia benetan
dena antzerki obra bat dela
famili bazkarietan.