Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Uxue, kamiolaria zara, eta Marokotik bueltan zatoz. Igor marokoarrak kamioian ezkutatuta ekartzeko eskatu dizu.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi

Hurbildu zara azal beltz
nahiz ez zaizun egin errez
ta begietan hor ikusi dut
mundua aldrebes.
Nahiz baden nahiko interes
nola esango dizut ezetz?
Nik lanpostua galdu dezaket
duintasuna ez. (bis)

I. Elortza

Mundu beltza mundu hitsa
ta zu nire argi printza
gainera prestu zaude galtzeko
itxuraz langintza
ez galdera ez baldintza
benetan ondo zabiltza
ordu erdi bat da zuretzat ta
niretzat bizitza. (bis)

U. Alberdi

Lepaldean duzu soka
eta edozeren kontra
olatuekin, kamioiekin
eginaz borroka
baina zuk duzun erronka
bihur liteke porrota
zuk uste duzun bezain polita
ez baita Europa. (bis)

I. Elortza

Gura nauzunez babestu
beharko dizut sinestu
antza Europak atea asko ta
batere onik ez du
hartuko omen nau estu
baina lasai nago prestu
Algecirasen utz nazazu ta
utzi neure esku. (bis)

U. Alberdi

Kamioia nahiz batela
hau da bidaia itzela
nahiz lehendik ere nik banekien
pasatu ohi zela
ta zuk lortzean logela
ta behar duzun papela
postal batekin esan zaidazu
ederki zaudela. (bis)

I. Elortza

Neure postal ta histori
bidaliko ditut tori!
Baina zeuri ere igual ez zaizu
dena joango ongi
istripu eta hilzori
gertatu litezke zori
ta nik buruan atxikiko dut
matrikula hori
ta nik gogoan atxikiko dut
matrikula hori.