Biographies - View details   To know more about this section

Mattin Treku "Mattin"

Personal details

Name
Treku, Mattin "Mattin"
Complet name and surname
Treku Inhargue, Mattin
Birth
1916 Ahetze + Ahetze < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Basque Country
Death
1981 Ahetze + Ahetze < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Ahetzen sortua, familian beti izan zuen bertsolari-giroa, eta hortik hartu zuen bertsolaritzarako zaletasuna eta ahalmena. Xalbador eta biak izan dira Ipar Euskal Herriko XX. mendeko bertsolaririk garrantzitsuenak. "Ahal dena" eta "Ene xokotik kantari" liburuak plazaratu zituen. Honoko hau zioen Antonio Zabala editoreak "Ahal dena" liburuaren sarreran:

"Ez da izango, nik uste, Mattin bertsolaria ezagutzen ez duan euskaldunik. Ta alakorik balitz, beretzako kalte: aren alaitasunak zerbait falta duala esan genezake.
Bertsozaleoi beintzat makiña bat une eder-gozo pasa arazi digu bere umore ederrarekin; edo, berak dion bezela esateko, bere "onbore" ederrarekin. Bozkario ta alaitasun-banatzalle pizkorra Mattin... Ba ote da mundu ontan lantegi ederragorik?
Mattinek ere bere kezkak eta arantzak izango ditu noski. Orregatik bai egia Lazkao Txikik bein batez kantatu ziona:
Pozak kantatzen dakiena ta
penak gordetzen dakiña.
Bañan oraindaño euskalerriak etzion ezerren aitormenik egin; euskaldun guztiok Mattinekin zorretan bizi giñan. Aitormen ori Donostian egingo zaio, 1971.ngo ilbeltzaren 16'an, omenaldi eder bat eskeñiaz. (...).
Bertsotarako zaletasuna ta doaia, jatorritik datorkio Mattini. Noiz asi ote zan Mattin bertso kantatzen? (...) Mattin berari galdetu diogu. Ona aren erantzuna:

"Hamazazpi urte nituen, eta Sarako bestak hemen Euskal-herriko famatuenak izaten ziren. Eta bertsulariak izaten zirela, ta nik ere gogoa naukan beti bertsulariak entzuteko. Ta goizean eguerdi arte arbi-jorran aritu, etxean bazkaldu ta arratsaldean bizikletan joan nintzen.
Baina egun hartan bertsulari bakarra zen, Panpale erraten ziotena, Luhusokoa, Larralde deitura. Etzuen lagunik, bere lehengo lagun denak hil-eta.
Bertsutan bakarrik ari zen, erranez orduko gazteak etzutela bertsutarako alderdirik; nahiago zutela ostatura gan, mozkortu eta han egon; etzirela lehengoak bezalako gazteak...
Ni berriz ez nintzen atrebitzen, deus ere edan ez nuelako; zerbeit ere edan izan banu kuraia gehiago izango nuen horretarako. Bainan orduan lagunek behartu ninduten; heiek ereman ninduten, eta haren aldean jarri mahain baten gainean. Eta hantxe, nahi ta nahi ez, hasi egin behar... Orduantxe hasi nintzen lehendabiziko, plazan, Panpale harekin..."."

Iturria: Gure Mendea (http://www.argia.com/mendea/pertso/81mattin.htm)
_____________
Informazio gehiago, Bidegileak bilduman Joxemari Iriondok idatzitako biografian: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/bidegileak/220_treku.pdf

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Sara, 1933

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Baserri xahar bati (2. Xenepelar saria 1974); Lagunari agur; Kantuko lanetan; Biziko egun ederrena; Patxi Txurruka-ri...