Biographies - View details   To know more about this section

Pernando Amezketarra

Personal details

Name
Pernando Amezketarra
Complet name and surname
Bengoetxea Altuna, Fernando
Birth
1764 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1823 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Fernando Bengoetxea Altuna, Amezketan jaio zen 1764ko urriaren 10an eta bertan bizi izan zen. 1970ean, 26 arte zituela, Maria Josefa Sagastumerekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten, Azentzine haundi baserrian. Nekazari, artzai eta bertsolari... horrela nolabait atera zuen bizimodua. Aran gehiegi jan ondoren ura edan, eta gaizkitu eta hil omen zen Apaetxe bordan, Amezketan, 1823ko uztailaren 9an, 58 urte zituela.

"Lehenbiziko bertsolari ezaguna, Gipuzkoan behintzat, eta ez nolanahikoa. Ametza, Zabala, Txabalategi, Altamira, Otobezino... gizaldi hartako bertsolari guztien hora dugu Fernando. Euskal Herri osora zabaldu da gizon azkar eta argi honen izena. Mito bilakatu da, barre-eragile gisan. Bereak eta besterenak erantsi zaizkio. Nork ez ditu entzun Fernando Amezketarraren ipuin eta ateraldiak? Ez uste izan arlote huts bat zenik, batzuetan, berak nahita, halako itxura hartzen bazuen ere. Umorez eta bizitasunez beteriko nortasun aberatseko gizona zen."

Iturria: Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"

Informazio gehiago:
- Zavala, Antonio. "Pernando Amezketarra bertsolaria". Auspoa; 54. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10671.pdf
- Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Pernando_Amezketarra

Other works

Bat-bateko bertso ezagunenak
Lagunak arturikan ; Notizi bat nigana ; Ostozko donaruak ; Ametza omen dabil ; Zabala da alferez ; Txarteletan ; Errentarik ez bada ofizio hontan