Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa (1. 2017)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Araba
Fecha comienzo
2017-03-10
Fecha final
2017-05-13
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-05-05
Extensión
Araba
Extensión
Herrialde mailakoa
Sitio web
http://nibanaxarabakoa.eus/bertsoa-bizi-gazte/

Participantes

Organizadores
Arabako Bertsozale Elkartea

Descripción

Saritutako lana
2016-2017 ikasturtean 1000 gazterengana iritsi gara lehen saio honekin eta baita Arabako eskualde guztietara iritsi ere. Aisialdi eremuan berriz, BBG lehiaketaren bidez, taldekako euskarazko sormena bultzatu asmoz ikus entzunezko lanak osatu dituzte, izan bertso musikatu moldean, abesti edo rap moldeetan. Behin bideo klip lanak jasota, lehiaketak sare sozialetan bozka bidezko ibilbidea izan dute eta azkenik Bertsoa Bizi Gazte Eguna antolatu zen Legution maiatzaren 13an. Bertan, Arabako gazteak bildu eta egun osoko egitaraua osatzeaz gain, sariak banatu, zuzeneko emanaldia egin eta gazteen arteko loturak sustatu asmoz, Arabako gazteen bertso txapelketako finala ere burutu zen.

Balorazio ona egin da: 12 talde lan aurkeztu dira, Gasteiz, Gorbeialdea, Mendialdea, Lautada eta Arabar Errioxako taldeen bidez. Honetaz gain, BBG egunean 100 gazte inguruk parte hartu zuten. Eta udan zehar, 4 asteburu pasa antolatu dira irabazleekin.

Saritutako lanak hauek dira:

Bideoklip onena. Zarautzen asteburu pasa eta surf ikastaroa ARMENTIA IKASTOLAKO ikasleek egindako “ohartu zaitez” bideoklipak eskuratu du.

Bideoklip originalenaren. Garaion sorginunean sorkuntza asteburu pasa ARMENTIA IKASTOLAKO ikasleek egindako “Barbi inperfektuak” bideoklipak

Ni banax arabakoa saria. Web guneko bozkatuena, OIONGO SAN BIZENTE IKASTOLAKO “Mahatsaren errotik” bideoklipak eraman du. Otxandion asteburu pasa, Ontza extrem-en.

Txalometroaren saria. Legutioko kultur etxean txalometroaren bidez neurtu da eta Urbasan abenturan asteburu pasa eskuratu dute. MURGIAKO Institutuko “Etorkizuna landuz” bideoklipa izan da saritua.
Oinarriak
Zer da bertsoa bizi gazte?

Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazitako egitasmoa da. Gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua. Honetarako euskarazko sorkuntza da ardatz nagusia, baina musika, rapa edo ikus entzunezkoen arteko fusioa lantzea da oinarri nagusia. Egitasmoak bi eragin eremu nagusi ditu, bata, hezkuntza arautuan legoke kokatua. Bertan, Arabako institutuetan (DBH3-4 mailatan batez ere) lau ordutako murgiltze saioak burutzen ditugu, ondoren euren ekoizpenak taularatzen dira bertso saio parte hartzaile baten bitartez.


1. Taldeka aurkeztuko dira bideo klip lanak, gutxienez 3 lagun eta gehienez 8 lagunez osatuak.
2. 14-18 urte bitarteko arabar gazteei zuzendua dago lehiaketa.
3. Bideoklipak 2 minutuko iraupena izan beharko du gehienez eta bere osotasunean euskaraz sorturiko ekoizpen originala behar du izan. Bertan, bertsoak musikaz lagundurik edo musikarik gabe abestuko dira, nahiz rap moldean…
4. Bideo klipak aurkezteko epea, maiatzak 5, ostirala, izango da. Bi aukera lituzke parte-hartzaileak ekoizpen lanak bidaltzeko:
- Idatzi honako helbidera sarera igo ahal izateko: bertsoabizi@gmail.com
- Bidali posta bidez: Amaia Zentroa Benito Perez Galdos Z/G 01002 Araba
5. Parte-hartzaileek bideo lanaz gain honako datuak bidali beharko dituzte: parte-hartzaileen izen abizenak, adina, herria, harremanetarako telefono zenbakia, posta elektronikoa eta gurasoen baimena.
6. Bideo klip lanak maiatzaren 8rako http://www.nibanaxarabakoa.eus/ web gunean eskegiko dira, haiek ikusi eta bozkatu ahal izateko, maiatzaren 12ra bitartean.
7. Honakoak dira taldeen artean banatuko diren sariak:
- Bideoklip onenari saria: asteburu pasa talde osoarentzat Zarautzen, Surf ikastaroa barne.
- Ni banax arabakoa saria (webgunean bozka moduan emango dena): Asteburu pasa talde osoarentzat Hontzaextrem-en, Oleta-Otxandion.
- Bideo Klip originalenari saria: sorkuntza-asteburu pasa talde osoarentzat, GARAION parkean.
- Txalo-metroaren saria: asteburu pasa Urbasa abenturan.
- Parte-hartzaile guztiek sari bana jasotzeaz gain, egun osoko jaia izango dute opari.
8. Bideoklip-ak epaimahai independente batek epaituko ditu. Epaimahaia bideogintzan, bertsoan eta musikan adituak direnek osatuko dute.
9. Sariak maiatzaren 13an emango dira Legution antolatu dugun bertsoa bizi gazte egunaren baitan, eta ezinbestekoa izango da saridunak bertan izatea.
10. Parte-hartzaile guztiek guraso edo tutorearen baimen sinatua behar dute izan. Honetarako, http://www.nibanaxarabakoa.com/ webgunean dagoen dokumentua bete eta bidali beharko da postaz honako helbidera: Amaia Zentroa, Benito Perez Galdos Z/G, 01002 Araba.
11. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak interneten eskegi eta zabaltzeko, eta baita beste hedabideetan zabaltzeko ere.
12. Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

Tutorearen baimena

Lehiaketan parte hartzeko, guraso edo tutorearen baimena betetea eta sinatuta bidali behar da.
2017 Gurasoen baimena BBG lehiaketan parte-hartzeko: http://nibanaxarabakoa.eus/wp-content/uploads/2017/02/2017-Gurasoen-baimena-BBG-lehiaketa.pdf
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas