Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018)
Información
- Tipo de actuación
- Bertso jolasa
- Fecha comienzo
- 2018-01-19
- Fecha final
- 2018-03-17
- Extensión
- Araba
- Extensión
- Herrialde mailakoa
- Sitio web
- https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2018
Participantes
- Organizadores
Arabako bertso-eskolak Arabako Bertsozale Elkartea
Descripción
- Oinarriak
- IDATZIZKOA
2018ko Arabako Kuadrilla arteko bat-bateko txapelketan kantatzen ez duen jendearekin osatu beharko dira taldeak. Gutxienez 4 laguneko taldeak osatu behar dira.
Lagunartean bertsoak idatzi, eta herrian antolatuko den saioan jendearen aurrean edo jendearekin kantatu, kexatu, alaitu, aldarrikatu eta gozatu.
Arabako izaera ezberdineko 19 taldek hartuko dute parte, besteak beste: euskara elkarteak, mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, gazte asanbladak, euskaltegiak, bertso-eskolak, abesbatzak, gaztetxeak, musikariak…
Taldeak jendaurrean kantatuko ditu bertsoak, papera lagun.
BAT-BATEKOA
NOLA OSATU DIRA TALDE PARTE-HARTZAILEAK?
Hamalau talde osatu dira. Arabako eskualde, herri edo bertso kuadrilla edo bertso eskola bereko jendea dira taldeetako partaide.
Taldeetan, gutxienez hiru bertsolari eta gutxienez sei ditugu. Hauetaz gain, gai-jartzaileak, epaileak, soinu-ekipo eta bideo arduradunak, argazkilari/kazetariak eta musikariek osatuko dute taldea. Guztira 11-14 lagun.
TALDEAK, LIGAK, FASEAK
-LIGAK (urtarrila eta otsaila) Liga bakoitzean hiru edo lau talde arituko dira, eta talde bakoitzak 2 saiotan kantatuko du beste bi taldeen kontra: bat etxean, eta beste etxetik kanpo. Ligako irabazlea finalerdira joango da zuzenean eta beste bi talde sailkapenaren arabera.
A liga: Tribitu (Legutio), Txandrio (Arabar Errioxa), Bapateroak (Gasteiz)
B liga: Errekaleor bizirik!, Aramaixoko sobrak, Egurra saltzen (Zalduondo), Kakiturri (Gasteiz)
D liga: Mendialdeko mitxarroak, Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Alfreedo (Aiaraldea)
E liga: Sumendi bete poto (Gasteiz), Ezustean eusten (Lautada), Errexala (Gasteiz), Azken balaDA (Urkabustaiz)
-FINALAURREKOAK (otsaila eta martxoa)
Hiru finalaurreko, beraz, sei talde. Liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera. Talde bakoitzak finalaurreko bakar bat jokatuko du.
-FINALA (martxoak 17)
Finalaurreko bakoitza irabazi duten taldeek jokatuko dute finala, 3 taldek, beraz. Puntuazio handiena lortzen duena izango da irabazle. - Weberako aurkezpena
- 1. Zenbakiz eta buruz
2010ean egin genuen estreinaldia taldekako txapelketa batean, eta 2 urtean behin antolatzeko konpromisoa hartu.
2018a iritsi da, eta badira aldaketak lehenengo eta 5.edizio honen artean: 9 taldetik 14ra pasa gara, 42 bertsolaritik 59ra, 12 epailetik 18ra, 9 gai-jartzailetik 16ra, 17 idatzizko taldetatik 18 taldera.
Apustua izan zen 2010ekoa. Bosgarren hau beste apustu bat da, eta berriro ekarri dugu taldeen arteko lehia. Zergatik ez?
2. Senez eta bihotzez
Lilura eragin zigun, egia esan, 2010eko txapelketak. Zapore ederra utzi zigun txapelketa osoan zehar bizi izan zen giroak, finalean antolatu genuen festak, eta parte hartu zuten taldeek erakutsitako prestutasunak (bai bat-bateko txapelketan, eta baita idatzizko bertso sorta kolektiboen txapelketan ere). Bihotza bero bukatu genuen…
Baina ez da lilura bakarrik: bertsolaritzari beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera eman zigun 2010ekoak, dudarik gabe. Senak agindu zigun horixe zela behar zena, behar genuena… eta behar horri emandako erantzuna berrestera dator 2018koa ere.
Zenbakiz, senez, buruz eta bihotzez… bagatoz!
Estructura
- Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) A liga
- Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) B liga
- Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) D liga
- Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) E liga
- Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) Finalaurrekoak
- Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (5. 2018) Finala
- Actuaciones
- Sailkapena
- 1. "Ibabeko Bertaren bilobak" (Aramaio)