Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Idoia Granizo

Datos personales

Nombre
Granizo, Idoia
Nombre y apellidos completos
Granizo Uribarrena, Idoia
Nacimiento
1999 Altsasu + Altsasu < Sakana < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Profesor/a de bertsolaritza

Datos biográficos

Biografía
Euskal Ikasketetan graduatua da EHUn eta Irakasletza Masterra egin zuen NUPen. Gainera, Filologiako gradua amaitzen ari da Frantseseko aipamenarekin EHUn.
Urte luzez bertso-irakasle aritu izan da mota askotako bertso-eskolatan (gazteekin, haurrekin, unibertsitatean...) baina 2023an ez da bertsolaritza irakasten ari.
Bere bertso ibilbidea Hezkuntza Arautuan Lehen Hezkuntzan martxan den programarekin hasi zen, 5. mailan. Joxema Leitza izan zuen bertan irakasle eta eskolako klaseei tiraka sortu zen haur taldetxo baten eskutik Altsasuko lehenengo bertso-eskola. Hor zaletu zen, bere arabera. Gerora, bertso-eskolako lagunak aldatzen eta gutxitzen joan ziren herrian, eta inguruko bertsolariekin elkartzen da gaur egun.
Lehen plaza Iruñeko Zaldiko Maldikon egin zen eskolarteko bat izan zuen eta ez du omen oso oroitzapen ona; Ekhiñe Zapiain, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Manex Mailharin eta Maialen Lopez aritu ziren besteak beste saio hartan. 2021eko Nafarroako Txapelketako aurre-sailkapen fasea eta kanporaketan parte hartu zuen. 2023ko Nafarroako Txapelketan ere parte hartuko du.
Bestelako sariketetan ere parte hartu izan du; 2018ko Barañaingo Kopla Txapelketa irabazi egin zuen. Saririk gehienak, bertsopaper lehiaketatan irabazi ditu; Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan, adibidez.
Nafarroako bertso munduko emakumeek argitaratu zuten "Gure Aldetara" diskan parte hartu zuen. Horrez gain, zenbait lehiaketa literariotan saria irabazi eta lanak argitaratu dizkioten, esaterako: RM Azkue Sariak: "Hitzak hots" (2016), "Bide zuzenetik oker" (2017) eta "Itsasoak sutu daitezke" (2017). Urruzunotarrak: "Ez da posible" (2016). Sagrario Resano: "Bar Etu" (2020) eta "Krispetarik nahi?" (2021). Hegats aldizkaria: "Gazteak gara. Eta idazleak" (2019). Argitalpen zientifikoei dagokienez, Ikergazten "Euskararen biziberritzea Altsasun: merkataritzako hizkuntza-paisaia azterga" (2021) eta FLVen "Altsasuko hizkuntza-paisaiaren azterketa euskararen biziberritzearen testuinguruan: merkataritzako esparrua" (2022).