Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Beñat
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi aktore zarete. Gaztetan sexu-erasoak jasan zenituzten, baina ez zenituzten salatu. Beñat, gaur Juliok esan dizu publikoki salatzeko asmoa duela.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Iguaran :
Garai bateko problema
garai hartan izan zena
gaur salatzeko hartua dezu
hain bide zuzena.
Nahiz eta sentitu pena
ezin det kontatu dena
berriro ez baitet Soto bizi nahi
bizitu nuena. (bis)

J. Soto:
Oroitzapenaren ezten
artean nahiz errex ez den
ahalegindu behar genuke
barrutik abesten.
Eszena eta antzezpen
artean gara babesten
baina ezin dut gehiago segi
gezur hau antzezten. (bis)

B. Iguaran:
Kontatzea nahiz den moda
ta bueltatu nahi lehengora
kaka berdinaz ibili nahirik
behera eta gora.
Lehen ere erdi txora
nahiz zuk kontatu gustora
hainbeste urte pasa ondoren
zer aldatuko da? (bis)

J. Soto:
Gertatu ziren laurdenak
ez esatearren denak
nahiz ez dituen aldatu behar
gure aitorpenak
noski zalantza grisenak
batzutan dakarzki senak
bortxatzaileak ere behar ditu
izen-abizenak. (bis)

B. Iguaran:
Bueno hau da hau pastela!
Det ezinegon itzela.
Ondoan nauzu gaurkuan ere
zer egin bestela?
Kontatuko det honela
pozik zerorrek bezela
baino hori bai putakume hoi
zigor dezatela. (bis)

J. Soto:
Bai justiziari galde
ez zaio egingo debalde
sar dezatela kartzelan eta
ez beza egin alde!
Ta orain seguru zaude
lanean xuabe-xuabe
makillatuko gaituzte baina
maskararik gabe. (bis)