Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-02 Iruñea Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete. Atzerrira joan zineten lanera duela hamar urte zuen semea txikia zela. Zuek, orain, itzuli egin nahi duzue, baina berak bertan gelditu nahi du.

Descripción

Melodia
Zer da gaur Donostian
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran:
Zenbat aldatu diren
golpetik garaiak!
Alemanira sartu
gintuen dohaiak
ta orain itzultzeko
izan arren nahiak
erabakiz ez dira
soilik gure gaiak
gure semeak hemen
baitauzka sustraiak. (bis)

M. Amuriza:
Hamar urtetxo dauzka
ta dago trantzeko
eskatu digu bioi
ondo pentsatzeko.
Sustraiak hemen dauzka
lagunen antzeko
baina prest nago berriz
aberriratzeko
landare gaztea da
berriz landatzeko. (bis)

O. Iguaran:
Eta loratuko da
hori da ziurra
baina hemen du orain
ezagun apurra
ta hola baztertzea
litzake makurra
berriz txertatzeana
nahiz ez dan gezurra
berak gustokoa du
orain daukan lurra. (bis)

M. Amuriza:
Semea ezagutzen dut
bere poz eta min
eta Euskal Herrira
nahi diot jaregin
han gertatuko zaio
piszinan lez berdin
hasieran ez baitu
izango atsegin
ta gero ez du nahiko
bertatik alde egin. (bis)

O. Iguaran:
Egia da han dauzka
horrenbeste lagun
eta euskeraz ere
noski ondo jardun.
Bueno ba probatzeko
daude hainbat egun
lehenengo oporrekin
probatu dezagun
ta berak esango du
bertan segi nahi dun. (bis)

M. Amuriza:
Oporretan esanda
hasiko da galdez
esaiogun egia
gu aldatu aldez
enpatiza dezagun
guk eginahalez
eta hasi gaitezen
berai nahi ala ez
hona urduri etorri
ginela esanez. (bis)