Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-05-17 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-05-17 Usurbil Jaialdia
Conductor/a
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Launaka gaia-emanda besteak bati
Tema propuesto
Asteburu honetan Usurbilen sagardoaren eguna ospatzen zen eta atzerriko sagardogileekin harremanetan jarriak zirenez, hiru bertsolari sagardo kanpotarren ordezkariak ziren: Sorozabal, sagardo ingelesarena, Galesen egiten denarena alegia. Mendizabal, Asturiasko sagardoarena eta Egaña, Normandian egiten denarena. Lehenengo kanpotar ordezkari bakoitzak, Sebastian Lizasori agertuko dio zer eskeintzen dion, eta probatu ondoren, honek bere eritzia eman.

Descripción

Melodia
Andre Madalen andre Madalen
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-05-17 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal
Usurbildarra sagardozale
ez danik ez det esango,
eta Galesko botil bat ere
iritsi zaizue behingo,
gure sagardo hau bizia da,
zeinek ez du hau jakingo?
Hori edanda Lizasok ez du
diarrearik egingo.
S. Lizaso
Gales aldetik Usurbilera
badakar hainbat enkargu,
era hontako edaririkan
lur honetan ez daukagu,
sagarrarenik usairik'e ez,
saborerik ere ez du,
apar asko du ta hemen horri
zerbeza deitzen diogu.
Mendizabal
Asturiasko sagardo harek
izena zeukak Gaitero,
apar askorik ez zeukak baina
basoa ez zegok bero,
aizak hi "Barbas" egizak, tori,
hemendik trago bat edo,
mozkortutzeko peligrorik ere
txixa ondo egin ezkero.
S. Lizaso
Asturiarrak erakutsi du
dakarren borondatea,
horrenetikan probatzeko're
gaur izandu det suertea,
zabaldu eta basoa jarri
ia goraino betea.
Sagardoa da. Erru bat dauka:
kaxkar samarra izatea.
Egaña
Normandiako sagardoa nik
nahi niake erakutsi,
botila ere polita degu
bere paisaje ta guzi,
kolorea du gariarena,
alkoholan graduak: zortzi,
gustatzen bazaik edan lasai, ta
gustatzen ez bazaik utzi.
S. Lizaso
Ez nuen uste horrelakorik
Usurbilen dastatzerik,
ez zak pentsatu hik euskaldun bat
nolanahi engainatzerik,
ez diat uste horri kolpeka
hemen berriro hasterik,
sagardotikan ez zeukak horrek
moteil izena besterik!
Sorozabal
Gales aldetik ekarritako
sagardoa aurkeztuta,
berehalaxe jarri zaizkigu
beste guztiak piztuta,
nahiz-ta probatu ta esan duen:
Asko balio ez du ta
Oso ederki etorriko zaik
Saizarkoakin nahastuta.
Mendizabal
Bere aurrean botillatxo bat
hementxe diot ireki,
eta ondoren basokada bat
eskeini diot ederki,
probatu eta jarri dizkio,
ez dakit zenbat aitzaki,
entenditzen dun ez dakit baina
edaten behintzat ez daki.
Egaña
Inolaz ezin aintzakotz hartu
euskaldun honen esana,
sagardoana zeduzkak honek
izena eta izana,
trago koxkor bat egin ondoren
gaizki hitzegin du dana,
baina probatzen ipini dute
idearik ez daukana.
Sorozabal
Sagardua ez, baina purua
erretzen gizon bikaina,
gure sagardo hauek juzgatzen
jarri dute alajaina,
gure herrian al dan guzia
produzitzen degu baina
Gales guztian ez da egongo
hori betetzeko aina.
Mendizabal
Dastatutzeko jarri diogu
hemen aukera galanta,
bat txarra zan da bestea ere bai,
inortxo ez du aparta,
horrek mingainan gustoa edo
saborea baidu falta,
honuntz etorri baino lehenago
hiru whisky edan ditu ta.
Egaña
Gure lurralde hortan badegu
arbola eta mendia,
lagunak berriz aho sapaia
dauka bastante geldia,
desonratu du gure Herria,
desonratu du Normandia,
lista beltzean sartuko degu
holako buru haundia.
S. Lizaso
Propagandara heldu zerate
eta zuentzat galera,
berehalaxe ausartu naiz ni
zer dan hura esatera,
jarriko'izutet berehalaxe
gastatutzeko aukera,
erabakia zuena da ta
zeuek kontuak atera.
Sorozabal
Horrelakoa baldin badute
bere kupel guztietan,
euskaldun hauek sagardo kontun
eskasak dira benetan,
hemen dagoen "Sidra natural"
hau ez da ona onetan,
han holakoa ateratzen da
mendiko iturrietan.
Mendizabal
Apar pixka bat bazeukak honek
ta kalidade sendoa,
bizi-bizia ipini baidit
basoak duen hondoa,
Asturiaskoan antzekoa dek
esateko dit gogoa,
hango sagarrez egina dago
Lizasoren sagardoa.
Egaña
Ez da batere txalotzekoa
edari honen konduta,
gustoa ere eskaxa dauka
txispa gunia kenduta,
guk ere han hau bazeukeagu
konparazioz hartuta,
mesanotxeko azpi kajoian
orinalean sartuta.
S. Lizaso
Hemen guztiak probatzea zan
lebendabiziko baldintza,
eta nerean kontra zergatik
atzerritar hauek mintza?
Zu normandoa dena edanda
gaizki esaka zabiltza,
boteila dena gutxigi zendun
itxurazkoa balitza.