Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Karmele Mitxelena

Datos personales

Nombre
Mitxelena, Karmele
Nombre y apellidos completos
Mitxelena Etxebeste, Karmele
Nacimiento
1988 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Profesor/a de bertsolaritza
Seleccionador de temas
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen 2001etik 2005era. Epaile 2009an.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 2007an.
Abra saria, txapeldun (Getxo 2008)
Ibon Zabala bertso paper lehiaketa, Errenteria: 1. saria (2003 eta 2004); akzesita (2005)
San Antontxu Taketaldia, Mungia: "Gezurra da", 1. saria (2012); gaztetxoen atalean, 3. saria (2006).
Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa, Ordizia: "Nola Biziko Naiz Orain", 1. saria (2006); "Itsasoko bakardade", 1. saria (2009); "Begiak itxita" , 1. saria (2010); "Lo kanta", 2. saria (2012); "Bigarren eskuko bihotzak", 1. saria (2016); "Bizipoza", 3. saria (2019)
Zapirain anaiak bertso paper lehiaketa, Errenteria: "Bizitzari", 1, saria (2007);
"Gaur berriro nator", akzesita (2008); “Ezerezaren pareko”, akzesita (2009);
"Gaur gaurkoa", 2. saria (2011).
Julene Azpeitia bertso paper lehiaketa, Durango: "Jolasten", 1. saria (2012); "Itota", 1. saria (2015); "Min bizia", 1. saria (2021).
Iparragirre saria, Urretxu-Zumarraga: “Bizitza zor”, 1. saria (2017).

Datos biográficos

Biografía
Oiartzunen jaio zen, 1988ko urtarrilaren 13an. Haur Hezkuntzako irakaslea da, ogibidez. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen (EHU) lehenik eta, gero, Haur Hezkuntzako goi-mailako heziketa titulua eta Haur Hezkuntzako gradua. Hezkuntza Psikomotrizitate ikasketak ere burutu ditu.

Juanito Mitxelena bertsolariaren alaba izaki, etxetik datorkio bertsozaletasuna. 10 urterekin Elizalde ikastetxeko bertso eskolan hasi zen eta hainbat bertso eskola ezberdinetan ibili na geroztik: Haurtzaron, Udal bertso eskolan,... Urte guzti hauetan zehar bat-batean jardun bada ere, asko landu du bertso idatzia eta luzea du bertso-paper lehiaketetan jasotako sari zerrenda. Narratiba lantzen hasi zen eta genero horretan ere sari ugari jaso ditu 2012az gero. Liburu gisa argitaratuak ditu, XIII. Peru Abarka Album lehiaketaren irabazlea izan zen “Erakuslehioan” lana (Markina-Xemein 2019), eta Donostia Hiriko Kutxa literatura saria, kontakizun liburuen alorrean irabazle izandako ‘Haragizko mamuak' narrazio bilduma (2022).

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Oiartzunen, Altzibar auzoko jaietan, bertso eskolako kideekin.

Publicaciones

Ekoizpen oharrak
Asko lantzen du narratiba eta luzea da bere lan sarituen zerrenda:
Julene Azpeitia ipuin lehiaketa (Zumaia): 1. saria, “Begiratzen ahaztuta” ipuina (2012);
Errenteria Hiria ipuin lehiaketa (Errenteria): 25 urtetik beherako saria “Karminezko pintzela” (2012) eta "Itzalak" ipuina (2013). Sari nagusia, “Berandu” lana (2018) eta “Gozozaleak” lana (2020).
Kimetz literatura lehiaketa (Ordizia, 2012): 1. saria, "Hatz nagia" lana.
Lasarte-Oriako XXVII literatura lehiaketan (Lasarte-Oria): mikrokontakizuna, 1. saria “Aingeru Beltza” idazlana (2013).
Julene Azpeitia ipuin lehiaketa (Zumaia): 2. saria, “Aitaren zapatak” ipuina (2014); 1. saria “Hamar minutu” ipuina (2017)
Gordexola Harana ipuin lehiaketa (Gordexola): 1. saria, “Arropa hutsak” ipuina, D kategoria (2016).
Antia Literatur lehiaketa (Urnieta): 1. saria “Hil egingo zaitut” lana (2017) eta “Zena” lana (2021). .
Bordari literatur lehiaketa (Hondarribia): 1. saria, "Euri beltza" ipuina (2018).
Bizenta Mogel ipuin lehiaketa (Azkoitia): 2. saria, "Memoria gorria" lana (2019).
XIII. Peru Abarka Album lehiaketa (Markina-Xemein): sari nagusia, “Erakuslehioan” lana (2019). Liburu gisa argitaratua.
Gabriel Aresti XXXVIII. ipuin lehiaket (Bilbo): 1. saria "Begi urdinak" lana (2021).
Mikel Zarate Haur Literaturako Saria (Lezama): sari nagusia, "Marrubizko uda" lana (2022).
Donostia Hiriko Kutxa literatura saria (Donostia): sari nagusia kontakizun liburuen "Haragizko mamuak" narrazio bilduma (2022).