Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Garikoitz Sarriugarte

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Représentación
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Sarriugarte, Garikoitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lagunak zarete. Garikoitz, zure ama eta Oihanaren aita elkarrekin ateratzen hasi dira. Gaur, lehenengo aldiz laurok batzeko bazkari bat antolatu dute. Mahaian jartzeko ordua da. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Garikoitz hasita.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Garikoitz Sarriugarte

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


G. Sarriugarte:
Gure guraso biak
pozik dagoz oso
gaur alkarren ondoan
jarriz gozo-gozo.
Oihana hortxe biak
bele eta zozo
bitartean hamen nau
bixkat nerbioso.
Zu ez dakit baina ni
e´nago eroso. (bis)

O. Bartra:
Oraintxe hasi barri
da telenobela
lehenengo jarri dogu
guk mahaiko mantela.
Baina kuriosoa da
gaur dogunplantela.
Horren altua danez
tentsiño nibela
ez dogu kontatuko
liatu garela. (bis)

G. Sarriugarte:
Hori kontatuz gero
galdu da patxada.
Guraso biak legez
zu be hortxe zara.
Eta nire barruan
sartu da ikara.
Zeozer hartu beharko
dogu beharbada.
Bazkaldu segituan
aldenduko gara. (bis)

O. Bartra:
Nik hemen geratzeko
badaukat indarra
Daukazu oso gertu
izateko arra
Egoerari ezin
gaur emon bizkarra.
Baina zutzat ez al da
arraro xamarra
batera izatea
neba ta senarra? (bis)

G. Sarriugarte:
Eskerrik asko neri
ekarteaz gogora.
Jatekoa be ezin dot
eroan agora.
Baina honek eukiko
dau bere mejora.
Oihana pentsatu dot
Ta hau da ganora
batera eingo doguz
bi parejon boda. (bis)

O. Bartra:
Beraz egongo dira
hainbeste opari
inbitauak be izan
leitekez ugari.
Baina zuk plana ere
egin dozu argi
batera ein ezkero
horrela, boda bi
zeozek emongo deutsa
nire amamari. (bis)