Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Elosegi, Miel Mari "Luze"
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete, adinean aurrera samar doan bikotea, tradizionala, gauza askotan bezala sexurako ere bai. Gaur, telebistan zapping egiten ari zinetela, film erotiko batekin topo egin duzue. Juliok “Maialen, kendu hori!”; Maialenek “Julio, probatuko nuke”.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Gizona ez zazu kendu
tira tira tira!
Bata makurtu gero
ertzetikan jira
harrituta nago ni
hoieri begira
efekto espezialik
gabe ai al dira? (bis)

J. Soto

Hara neska lau hankan
begira ze lio!
Gizona gora-behera
gizona serio
larogeita bi urtekin
bizi da Julio
nere gerrik ez dute
hortako balio. (bis)

M. Lujanbio

Larogeita hamar urte
ta ze kontu bitxi
bakarrik egin degu
muxu ta irrintzi
gerritikan ezinak
du inporta gutxi
imajinatzera're
ez nitzan iritsi. (bis)

J. Soto

Ezkondu ezkeroztik
ez musu ta ez su
esaten nion Maialen
"Musu emadazu"
ta berak beti "Ez ez"
ta nik hari kasu
eta orain gogoa
zergatik daukazu? (bis)

M. Lujanbio

Ba gogoa piztu zait
ze esango det mutil?
Erantzi zure mami
ta hezur borobil
ni armaio gainera
eskalatzen nabil
oaingoan ein behar degu
gaztetu edo hil! (bis)

J. Soto

Regimena bazela
zuten erakusten
baina nik kriston tripa
bizkarrakin eusten
igual txilibitua
hasiko zen puzten
zuk esan nun dagoen
nik ez dut ikusten. (bis)

M. Lujanbio

A ze-nolako festa
ta hau da hau salda!
Gu fededunak gera
baino gaur igual da.
Tripatik gerripera
badaukazu malda
hiru egun aurretik
berpiztuko al da? (bis)

J. Soto

Ta animatzen ai naiz
ni bero-beroan
eske zure irrifar
zure jeneroan
bale etorri hasi
gaitezen ero han
montatu zaite nere
helikoteroan. (bis)