Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-09-30 Segura Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Beñat
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Asteburu oro irteten zarete elkarrekin bizikletaz ibiltzera. Joan den asteburuan txirrindulari bat harrapatu zuten bihurgunetik pasatu berri zarete.

Description

Air
Beste bateko inularretan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Bihurgunetan bihurgunea
dagoen bihurriena
lore sorta bat gogoratzeko
pertsona baten azkena.
Nahiz egun hartan askok ipini
titularretan gorena
zeinen aguro ximeltzen diren
loreak ta oroimena! (bis)

B. Iguaran:
Lehenago ere egin ditugu
honelako mila saio
loreak utzi atzean eta
esana diegu aio.
Hain poetiko ez zaitez jarri
oraingoan Jon arraio!
Toki askotan gertatzen dira
istripua deitzen zaio. (bis)

J. Martin:
Barkatu pixka’t dramatizatu
egin bada nere hitza
baina sentitzen dudan beldurra
ez da batere murritza.
Istripu deitzen diozu baina
igual nahastuta zabiltza
deskuido batek akabatzen du
pertsona baten bizitza. (bis)

B. Iguaran:
Tranpolinetik neronek ere
askotan egin det salto
mendira igo irrista egin
ai ene zenbat zartako!
Istripu hauxe istripua da
ta hola hartu beharko
bestela askotan gure etxetik
ez ginake aterako! (bis)

J. Martin:
Bulegoraino goiz iristera
bultzatzen gaitu enpresak
gure hobbyak azkarrak dira
ta desioak expressak.
Zenbat pertsona hiltzen dituen
ezin iritsi estresak!
Presak jendea hiltzen du baina
gu beti besteren presak. (bis)

B. Iguaran:
Besteen presak, presa bihurtu
hara hor zure izena
baino gu biok barruan degu
kirolariaren sena.
Larunbatean ohean egon
horixe litzake pena
guk gure martxa jarraitzea da
omenaldirik onena. (bis)