Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2000-08-12 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
2000-08-12 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nahiz ez aurkitu historiaren
garai oparoenean,
Euskal Herriak zer eskainia
badu bere barrenean;
atzerritarrek jakingo dute
etortzen diren unean,
zein gogorra den bizi-irautea
hitza're ukatzen denean!
Aintzinakoa den hizkuntza da
Euskal Herriko ikurra;
albistegien gezurrek sortu
die barruan beldurra;
baina ez dira gauza berdinak,
hori da egi ziurra,
eurei saldu zaien herria ta
guk zapaltzen dugun lurra.
Ez da zehazten gezurra eta
egian arteko muga,
"Euskadi" hitzak terrorismoa
baitakarkie burura;
irudi beltza garbitzea da
euskaldunaren ardura,
jakin dezaten zein haundia den
herri txikien kultura.