Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Axentxio Etxabe "Axentxio Txanka"

Datu pertsonalak

Nom
Etxabe, Axentxio "Axentxio Txanka"
Prénom et nom completes
Etxabe Lertxundi, Aszensio
Naissance
1890 Orio + Orio < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
1961 Orio + Orio < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertso-jartzailea

Information biographique

Biographie
Ezkongabea. Josefa Lertxundi eta Inazio Mari Galo Etxaberen 4 seme alabetatik gazteena zen. Aita ere bertsolaria zuen, semea baina plazagizonagoa zen, parraldazale amorroatua. Axentxio berriz ez zen plazagizona, taberna eta lagunartean bakarrik egiten zuen.

Idazten ez zekien arren bertso jartzaile aparta omen zen, lagunak bazituen Axentxiok bertsoak idazteko. Anita Ernategi bata, ezkondu arte Txanka baserrian bizi zena; Pello Saikola bertsolari eta lagun handiak ere sarri lagundu zuen; Frantzisko Lertxundi, Errikotxian iloba, Andu baserriko bertsolariak ere idatzi zizkion bere bertsorik.

Bertso sorta asko egindakoa da Axentxio, eta batez ere Donostiako estropadak izaten zituen gai. Estropaden kronika ederrak dira. Hala ere, Arrantzale, Orioko zezena, San Inazio...ere bertsoak jarri izan zizkion.

Axentxio gizon ona, umila, zuzena eta prestua omen zen, bere buruari hamaika bertso botatakoa da. Babarrun biltzea joan zen batean, bihotzekoak eman eta zendu zen.

Bat-batean oso patxaran kantatzen omen zuen, lagun artean eta tabernan. Ez da guregana heldu bertsorik. Aita horretan gehiago omen zen.

Autres travaux

Bertso jarri ezagunenak
Donostiako estropadari