Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Bertso-berriak

Audio: Euskara. Fond de bibliothèque
Auteur(s)
Bitoria, Joxe Migel "Anbuerri" ; Lujanbio, Manuel "Txirrita" ; Sorozabal, Joxe Mari "Asteasu"
Titre
Bertso-berriak / por Asteasu y Txirrita
Publication
Donostia: Columbia, ca. 1927
Thèmes
Bertsolaritza ; Donostia
Description physique
1 disko : 78 b/min. ; 25 cm.
Typologie
Audio
Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Notes
Grabazio honetan Txirritarekin batera kantuan ari den "Asteasu" nor ote den zalantza dago, eta Pello Errota baztertu eta bi bertsolari izan daitezke: Joxe Mari Sorozabal "Asteasu" edo Joxe Migel Bitoria, "Anbuerri", "Asteasu" ere deitzen zena.

Alde batetik, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboan egindako ikerketaren arabera, Joxe Mari Sorozabal izan daiteke:

Pello Errota izan zitekeela uste zen, grabazioan kantuan ari dela "Astiasutik gaur etorri naiz, automobiltxo batian" dioelako; entzuleen artean "Aupa Pello!" entzuten delako, eta Txirrita eta Pello Errota bertsotako bikote ohikoa izan zirelako. Baina grabazioren data Pello Errota hil ondorengoa da, 1927koa.

Hemen Eresbil musika-artxiboko lankideek diskoari buruz egindako ikerketa: "Badirudi bertsolaritzari buruz argitaraturik dagoen lehenengo diskoa dela, baina “Asteasu” nor den ez dago argi: Pello Errota bertsolaria izan daiteke, saio askotan Txirritaren bikotea izan omen zelako. Baina data arazo batzuk daude: Pello Errota 1919an hil zen eta gainera Columbia diskoetxea 1923ko abuztuan ezarri zen Donostian (marka zenbakiaren arabera, disko hau ezin da 1927 baino askoz zaharragoa izan). J. Landabereak beste teoria bat dauka: Asteasu Pablo Sorozabalen aita izan daitekeela: "Mi vida y mi obra" autobiografian Pablo Sorozabalek esaten du bere aita bertsolaria zela eta “Asteasu” edo "Porthale" deitzen ziotela. Kuriosoa da bertsolari honi buruz erreferentziarik ez aurkitzea eta horregatik pentsa daiteke bertsolari amateurra izatea. Pablo Sorozabalen aitak tabernetan eta abar abesten omen zuen; ezaguna zen bere inguruan, nahiz eta bertso-paperik ez argitaratu. Bestalde, Pablo Sorozabalek Columbia diskoetxearekin harremanak izan zituen eta Regal zigiluko lehenengo diskoak 1923koak dira. Gabriel Olaizola, Donostiako Orfeoia edo Esnaola bezalako bertako musikagileen obrak argitaratu ziren garai honetan."

Auñamendi entziklopedian, Pablo Sorozabali buruzko informazioan, bere aitaren datuak agertzen dira:
"Según sus propias memorias, nació en el seno de una familia proletaria y euskaldun, procedente del campo guipuzcoano. Su padre José María, cantero de profesión, fue bertsolari durante algún tiempo, conocido con los sobrenombres de "Asteasu" y "Portzale".

Bernardo Atxagak Joxe Mari Sorozabali buruzko pasadizo ederra idatzi du. Larraul eta Asteasu artean dagoen "Portale" baserrian jaio, Gipuzkoako Aldundian basozain bezala lanean hasi, Donostiara bizitzera joan, bertan ezkondu eta seme bat izan zuela eta musika eskolara eraman zutela dio. Seme hori Pablo Sorozabal zen.

Beste alde batetik, Joxean Goikoetxeak eta Bernardo Atxagak egindako ikerketaren arabera, Joxe Migel Bitoria "Anbuerri" izan daiteke:

"Segidan, bertsolaritzaren historian «mugarria» den grabazio baten inguruko ikerketa aurkeztu zuen Goikoetxeak: «Mugarri bat da, altxorra, ezagutzen dugun lehendabizikoa delako». Columbia-Regal etxeak emandako Asteasu y Txirrita diskoa. Grabagailuari kantatzen dioten bertsolari harrituak eta irrintzi amaigabe bat. 1935ean Inazio Eizmendi Manterola Basarri-k lehenengo Bertsolari Eguneko txapelketa irabazi zueneko mugarriaren aurreko mugarri bat. Mezetara gutxi joaten ziren eta lagun zuten hotsaren doinuan kantatzeko ohitura zuten bertsolaritza garaien lekukotza, Atxagaren arabera: «Alderatu nola kantatzen zuen Basarrik eta nola kantatzen duen Txirritak grabazio honetan. Grabazio honen garaiko bertsolariek ez zuten elizan bezala kantatzen ikasten. Anbuerrik garrasi batean kantatzen du. Ahotsa ez da modulatua, hezia. Premiaren eta inguruko hotsak erakusten duenaren arabera kantatzen da». "Anbuerri". "Aranburu Berri", nahiago bada. Asteasuko Aranburu Berri baserrian 1887an jaiotako eta 1931n hildako Jose Migel Bitoria Agote. Asteasu y Txirrita diskoko Asteasu. Txirritari berari txapelketetan aurre hartu izan zion bertsolaria. Berdekeriak kantatu zalea. Bertsoak jartzen dirua ugari egin omen zuena. Asteasu ezizenez ageri da Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen diren Antonio Zabalaren agiri argitaragabe batzuetan. Halaxe izendatzen du Manuel Olaizola Urbieta Uztapide-k ere bere liburuan."

Iturriak:
- Landaberea, Jaione. Bertsolarien lehenengo grabazio komertziala. In: Oarso aldizkaria, 47 zk., 2012. http://www.errenteria.net/eu/ficheros/57_18612eu.pdf ]
- 2018-04-21 Berria. Iragana orainari josteko beste hari bat. https://www.berria.eus/paperekoa/1787/026/001/2018-04-21/iragana_orainari_josteko_beste_hari_bat.htm ]
- Lerena Gutiérrez, Mario. Pablo Sorozábal Mariezkurrena. In: Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2010. Hemendik berreskuratua: http://www.euskomedia.org/aunamendi/109600 ]
- Atxaga, Bernardo. Portale. In: Musikaldi 2011. http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/91/01/39101.pdf ]
Ikus ere:
Diskaren kopia digitala entzungai hemen: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121
A aldea: Agurra

Txirrita:
Errespetatu biharko degu
maixu honen hitz argiya
agintari bat etorri zagu
leguna eta garbiya
Nahi dun guziyak ez du izaten
honelako goardiya
zeruko aita eskatzen dizut
entendimentu garbiya

Asteasu:
Astiasutik gaur etorri naiz
automobiltxo batian
Donostiyara bertsubetako
guztizko borondatian
Iñazigo Sagasti da kontra
ez dadukat apartian
zein gean hobenak probatutzera
Bellas Artesko partian

Txirrita:
Jaungoikoaren farolak dira
ilargiya ta euzkiya,
argitasuna bialdu zigun
lehenbiziko hegaztiya.
Denbora hayetan usua omen zan
eta orain Donostiya,
gaur dan eunian honen inbiriz
bizi da mundu guztiya.

Asteasu:
Gosari ederra egin deguta
bazan nahi aina edari
gutzat horrenbeste aukera zala
jaunak gezurra dirudi
nahi bezelako komenentziyaz
ekiñaz aurre ein lanari
gu hemen ondo hartu gaituzte
gaur biba donostiarrari.

B aldea: Mai-kutz

Txirrita:
Erremintontaz nago
enamoratuta
ez dago pekaturik
hau deklaratuta
ikusten duen danak
erreparatuta
ia eiteun hobeto
boza nublatuta

Asteasu:
Ezin litzake nulanahi
hizketan abittu
ez ginan postura hurtan
gaztetandik ohittu
behin hasitako martxai
bihayou segitu
aurreko erremintonek
moldatuko gaitu

[irrintzia]

Txirrita:
Hara nere lagunak
egin irrintziya,
Zeinek esan dala hori
horren hitzontziya.
Orain da portatzeko
komenientziya,
ia altxatzen degun,
gure probintziya.

Asteasu:
Orain bihar bersuetan
pazientziz hasi
txiki txikitandikan
nuben nik ikasi
morroi giñala ustetan
gailendutzen hasi
probintzia Gipuzkuan
gu gera nagusi

Entzungai, Eresbil: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121