<<< Agendara bueltatu

BDB - AGENDA ATALA: Bertso-saio eta ekitaldien agenda


Euskal Herri osoan zehar bertsolaritzaren inguruan sortzen diren mota guztietako ekitaldien berri jasotzen da agenda honetan.

Xenpelar Dokumentazio Zentroan biltzen dira ekitaldiei buruzko datuak eta bertan eguneratzen da agenda hau, bertso-saioen antolatzaileek, bertsozaleek eta bertsolariek bidaltzen duten informazioa eta baita hedabide ezberdinetatik jasotako datuak baliatuz.

Antolatutako saioen berri Euskal Herri osoko hainbat hedabide eta eragileei zabaltzeaz gain (astean behin e-posta bidez edo rss harpidetza bidez), beste helburu batzuk ere betetzen ditu agenda honek:

  • Bertsolaritzak leku eta garai ezberdinetan izandako bilakaeraren argazkia egiteko informazio iturria da.
    Xenpelar Dokumentazio Zentroan urteetan zehar bildutako datuekin herri, auzo edo lurralde batean bertsolartzak izan duen bilakaera aztertzeko aukera zabalak daude. Esate baterako, Bertsolaritzaren mapan kontsultatu daiteke leku bakoitzari buruz bildutako dokumentazioa eta informazioa. Ikus ere azpiko irudian beste adibide bat.
  • Euskal Herri mailako grabazio-sarea sustatzeko ezinbesteko tresna da.
    Euskal Herri osoan zehar antolatutako saio ezberdinen testigantza jasotzeko helburuarekin borondatezko grabatzaileen sarea koordinatzen da Xenpelar Dokumentazio Zentroan, herrialdeetako Bertsozale Elkarteekin batera. Grabazio hauek etorkizunean bertsolaritzaren ondarea eta jakintza izango dira, eta ikertu edo landu behar duen guztiak eskuragarri izango ditu. Urtero egiten den Bapatean bilduma ere grabazio hauen bitartez osatzen da, urte horretan antolatu diren bertso-saio guztien araberako hautaketan proportzioak ere zainduaz (saio motak, herrialdeak, bertsolariak...).

Bi helburu hauek betetzeko, saioren bat agendan publikatu behar ez izanagatik ere, informazioa helaraztea garrantzitsua da, bertsolaritzaren argazki osoago bat eskaini ahal izateko. 

 

Zuek antolatutako saioen berri eman nahi izanez gero, agendan zabaltzeko izan edo ez izan,

idatzi edo deitu Xenpelar Dokumentazio Zentrora:

xenpelar[abildua]bertsozale.eus / +34 943 694 277

 

 

Zuen herri, eskualde edo herrialdeko agenda - datorren hilabeteko saioak - eskuratzeko erabili lotura hau:

http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/index?filtro&lekuak=DAGOKION ZENBAKIA

Esate baterako, Bilboko agenda lortzeko, BDBko Lekuen bilaketa egin eta URL-an zenbakia jasoko duzu: http://bdb.bertsozale.eus/web/lekua/emaitzak/2930

Eta kode hori hartuta, 2930, Bilboko agenda lotura honek emango du: http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/index?filtro&lekuak=2930