Zer da bertsoa Bertsolaritzaren historia  |  Txapelketen historia  |  Bertsolaritzaren transmisioa  |  Bertso doinutegia  |  Bertsozale Elkartea  XDZ

 

Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ). Non gauden

Subijana Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (+34) 943 69 42 77 / F. (+34) 943 69 30 41 / xenpelar[a bildua]bertsozale.eus
 

Subijana Etxean

Subijana Etxea Bertsozale Elkartearen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitza da. Bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu, zaindu eta gizarteratzeko helburua du Xenpelar Dokumentazio Zentroak, eta Bertsozale Elkartearen egitasmoen dokumentazio lanak egitearekin batera, interesa duen edonorentzat zerbitzu publikoa eskaintzen du.

Bertsolaritzari buruzko informazioaz gain, munduko inprobisazio kantatuei buruzko informazioa ere aurkitu daiteke bertan.

Aldez aurretik behar duzun informazio-eskaera egitea

Bilatzen ari zaren gaiari buruz  bilaketa egiteko Xenpelar Dokumentazio Zentroan bertaratu aurretik galdetzeak behar duzun hori hobeto prestatu eta kontsultatu ahal izateko digitalizatzea ahalbidetuko digu. Grabazioen kopiak, artxiboen kontsulta, argazkien bildumak eta abarrak ondo aztertu eta eskaini ahal izango dizkizugu.

Jarri gurekin harremanetan!

e-postaz (formulario bidez)

Telefonoz: (+34) 943 694 277

Ordutegia:  astelehenetik ostiralera ; 9:00 - 13:30*


* Beti ere dokumentalistari galdetu, beharrizanen araberako moldaketak egiteko aukerak aztertu ahal izateko.

Bertaratzeko garraiobideak

TSST
Donostia - Tolosa arteko autobusa

Renfe
Villabona-Zizurkil geltokia.

Xenpelar Dokumentazio Zentroko Ataletako arduradunak

  • Grabazioak, Biografiak eta Bertsoak: Oihana Aranburu
  • Datu-baseak eta Argazkiak: Olatz Amundarain
     
  • Liburutegia, Prentsa zerbitzua, Kartelak eta Artxiboa: Itsaso Noya
     
  • Bertso saio eta ekitaldiak: Esti Alberdi