Babesle eta laguntzaileak

Babesleak

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren osotasunezko proiektuak ondorengo erakundeen babesa eta sostengua jaso du:

Gipuzkoako Foru Aldundia. Euskara eta Kultura Sailak
Mintzola Fundazioa

Eusko Jaurlaritza. Ondare Saila

 

Orain arteko laguntzaileak

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren proiektuek aurreko urteetan ondorengo erakundeen dirulaguntza jaso dute:

Kutxa. Gizarte Ekintza

SPRI Taldea. Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia

IRARGI. Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala

Gipuzkoa 2.0 plana

 

Bertsozale Elkarteak eskainitako oinarria

Xenpelar Dokumentazio Zentroak bere bilketa sistema osoaz gain, urteroko aurrekontua osatzeko Bertsozale Elkartearen ekarpen ekonomiko eta pertsonala ezinbestekoa du. Urteko defizita osatzen laguntzen duten Bertsozale Elkarteko Sail eta Herrialde guztietako lankide eta bertsozale langileei Xenpelar Dokumentazio Zentroko lan-taldeak esker ona eman nahi die, beraien lan eta informazio gabe dokumentazio egitasmo honetan aurrerutzik ezin izango genukeelako egin. 

Eskerrak bertso-eskola eta bertsozaleei!!!

1991 urtetik hona ehundaka bertsozale eta bertso-eskolek egindako ekarpenekin osatu da Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bilduma. Banakako ekarpenekin osatutako bilduma kolektiboa da bertsolaritzaren ondarearena.

Pertsona eta elkarte guztiak  izen eta abizenez hemen jasotzea ezinezkoa denez, guzti-guztioi eskaini nahi dizkizuegu gure eskerrik beroena, egitasmo honetan parte hartzearren.

Berrikuntza teknologikoan laguntzaile

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bilketa, antolaketa eta gizarteratzea gaur egungo teknologi berrietara egokitu eta dokumentazio-sistema osoa programa bakar batekin kudeatzea posible egin du Iametza enpresako lantaldeak. Beraiei ere gure esker ona Idokum plataformaren garapenean bidelagun izatearren.