Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (35. 2006)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Nafarroa
Hasiera data
2006-03-05
Bukaera data
2006-04-01
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
www.bertsozale.com

Deskribapena

Weberako aurkezpena
Ez du hutsik egiten. Hemen dator Nafarroako Bertsolari Txapelketa, bere historiako 35. txapela buru gainean paratzera. Baztango bazterretan izango da hori, Elizondon, aurten 70 urte direla ospatu zen lehen Txapelketa hartako lur berean. Orduan bezalatsu, 18 bertsolari lehiatuko dira, nor baino nor, martxoaren 5etik apirilaren 1era arte. Lur-en burutuko da finala eta Nafarroan azken urte hauetan egiten ari den lanaren isla izango da. Ereiteko aroa dugu, garai bateko haziak berreskuratu eta eremu berrituan txertatzekoa. Gogoz ari da jendea lanean eta eguraldiari ez zaio beldurrik.

Bertso Ligan egin da lehen bereizketa eta hilabetean zer nolako emaitza ematen duten ikusiko da. Lau asteburutan izango du entzuleak bertsolaria zer nolako mejora egiten ari den ikusteko. Zeruraino igotzeko asmoa dute guztiek, nahiz eta jakin bidean kimaturik gelditu daitezkeela. Neurriko saskia hartu eta hura beteko dela esperantza dugu. Eraman zeuk ere zurea, guztiondako adina ale emango dute bertsolariek.

Faseak

Saioak
2006-03-05 Etxarri-Aranatz Txapelketa
2006-03-11 Leitza Txapelketa
2006-03-18 Atarrabia Txapelketa
2006-04-01 Elizondo Txapelketa
Sailkapena
1. Xabier Silveira 413 Puntu
2. Estitxu Arozena 412,5 Puntu
3. Julen Zelaieta 407,5 Puntu
4. Iñigo Olaetxea 398,5 Puntu
5. Jon Barberena 394 Puntu
6. Etxabe 393,5 Puntu
7. Erika Lagoma 376 Puntu
8. Julio Soto 366,5 Puntu
Txapelduna
Silveira, Xabier
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin