Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (1. 1959)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Gipuzkoa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Historia
Zazpi handiak eta zazpikoak

Non-noiz: Azaroaren 8ko arratsaldean jokatu zen, Eibarko Udaletxe aurreko plazan, aire librean. Hotz egiten zuen, baina 5.000 entzule inguru egon ziren tente asko txapelketari adi. Mogel idazlearen omenez antolatu zen astea izan zen txapelketa jokatzeko aitzakia.

Bertsolariak: Gipuzkoako ospetsuenak bakarrik deitu zituzten, Iñaki Eizmendi Basarri izan ezik. Manuel Olaizola "Uztapide", Joxe Joakin Mitxelena, Manuel Lasarte, Akilino Izagirre "Zepai", eta Joxe Lizaso. Azken aldian egindako merituengatik, bi gazte gehitu zizkioten taldeari: Aginan Luistarren txapelketan lehenengo geratu zelako Joxe Agirre, eta Ordizian Gipuzkoako bertsolari gazteen txapelketa irabazi zuelako Txomin Garmendia.

Sailkapena: Uztapide txapeldun. Joxe Joakin Mitxelena txapeldun orde.

Gai jartzailea eta bertsolariak xextran: Txomin Garmendiak kontatzen duenez, lehen aldiz eskatu zieten bertsolariei bederatzi puntuko bertsoa botatzeko, eta bertsolariak ukatu egin ziren, Mitxelena izan ezik.

Faseak

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (1. 1959) Finala
Saioak
1959-11-08 Eibar Txapelketa
Sailkapena
1. Uztapide
2. Joxe Joakin Mitxelena
Txapelduna
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin