Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Lekua
- Gipuzkoa
- Hasiera data
- 1991-10-25
- Bukaera data
- 1991-12-22
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Gipuzkoako Bertsolari Elkartea - Arduradunak
Murua, Jexux - Parte-hartzaileak
- Aurkezleak
Azkune, Laxaro Ezeiza, Joxe Kruz "Kaxka" Oteiza, Mariasun Sagastume, Martxeli San Sebastian, Xabino Urretabizkaia, Pello Usarralde, Inaxio - Gai-jartzaile taldea
- Epai-mahaia
Arizken, Markel Etxezarreta, Jesus Mari "Izazpi" Iraola, Rufino Kazabon, Antton Mendiluze, Antonio Mendizabal, Jesus Mari "Bizargorri" - Epai-mahaiko idazkaria
Altuna Berridi, Joxemari Arruti, Arantxa - Txapelduna
Peñagarikano, Anjel Mari - Parte hartzeari buruzko oharrak
- TALDE OSAKETA:
Fase bakoitzeko taldeak ez dira guztien arteko zozketaz osatu, maila desberdinetako taldeburuak izendatuz eta hauek sorteatuz baizik:
Kanporaketetan, 1989ko Txapelketa Nagusian azkenlaurdenetara heldu zirenak izan dira taldeburu, ondoren Gipuzkoako 1988ko Kanporaketan izandako emaitzak hartu dira kontuan, eta azkenik, maila honetan inoiz parte hartu ez dutenak.
Azkenlaurdenetan, 1989ko Txapelketa Nagusian finalera eta azkenaurrekoetara heldu zirenak izan dira taldeburu; ondoren, aurreko fasetik sailkatuak.
Azkenaurrekoetan, bi talde egin direnez, lortutako sailkapenaren arabera, batean zenbaki bakotiak (1,2,3...) sartu dira eta bestean bikotiak (2,4,6...)
Deskribapena
- Historia
- Booma
Non-noiz: Abenduaren 22an, Donostiako Belodromoan. Telebistak emandako bultzadari esker, eta bertsolari belaunaldi berriak zaletutako ikusleak medio, boom-aren txapelketa izan zen 91koa. Bera da Euskal Herrian txapelketa batek publiko gehien bildu duen txapelketa: 11.000 lagun, alajaina.
Bezperan, 101 urterekin Joxe Migel Barandiran hil zela eta, haren oroimenez minutu bateko isiltasuna gordez hasi zen saioa.
Bertsolariak: Izen ematea libre. 54 bertsolari.
Sailkapena:
Anjel Mari Peñagarikano 708,5
Andoni Egaña 706,5
Xabier Perez, "Euskitze" 698
Jon Sarasua 696
Xebastian Lizaso 690,5
Iñaki Murua 685,5
Martin Rezabal "Olaso" 671,5
Mikel Mendizabal 669,5
Epaile eta gai-jartzaileak talde lanean aritu ziren.
Hiru faboritoak: Aparra medio, inoiz baino egunkari orri gehiago bete ziren txapelketaren kontuarekin. Bakoitzaren beldurrak, entrenamenduak eta gainerakoak bistan geratu ziren. Finalaren aurretik, Lizaso, Egaña eta Euskitze ziren faborito bakarrak. Diario Vascoko izenburu gogorrak garbi adierazten zuen (erderaz): "Txapela bat hiru bururentzat". Zaletuen iritzia ere horrela ematen zuen egunkari horrek "batek huts egitea, bale. Bik huts egitea, tira, baina hirurek huts egitea... hori ezinezkoa da".
Ordea, Anjel Mari Peñagarikanok irabazi zuen txapela eta entzuleen bihotza. Urte luzez txapeldun izandako Txomin Garmendiak jantzi zion txapela.
Kartzela bor-bor: Kartzela hartan egosi ziren txapelketako osagai gehienak. Kartzelan denak barrez eta kontu kontari aritu omen ziren. Denak bat ezik: Peñagarikano isilik eta kontzentratuta egon zen, bada ezpada. Bere txanda iritsita, kartzelako lanean hartu zion aurrea Peñagarikanok Egañari, ordura arte Egañak 512 puntu eta Peñagarikanok 486 puntu baizituzten. Lana bukatuta atzean eseri zenean, horrelaxe esan omen zion Egañak: "Anjel Mari, heu geratuko haiz gaur aurrena". Peñagarikanok: "Adarrik ez jo" zurbil batekin erantzun zion.
Kartzelako gaia bera, txapelketa horretan jarritakoen adierazgarri izan zen, guraso-seme-alaben arteko harremanen korapiloak, alegia: "Zu, ilunabarrean amari musu emanda zeure autoan atera zara festara, ordubiak alderako itzuliko zarela esanez. Une honetan goizeko seiak dira. Oraintxe gogoratu zara amari emandako hitzaz. Zauden egoeran zaudela, zer zauden tokitik hiru bertso". Egañak Eginen adierazi zuenez "Nere amari ez nion nik hemezortzi urterekin ere ezeren konturik ematen eta orain kosta egiten zait egoera horretan jartzea. Andreari kontuak ematea balitz, tira, errazago moldatuko nitzatekeen."
Sarasuak "Sortutako morboaren aurka erreakzionatu nahi" izan zuen. Zazpi puntuko bi bertsoren ostean, zortziko "eskas" (sic) bat bota zuen, propio. Morboaren kontra erreakzionatu, eta eztabaidarako gai bihurtu zen hurrengo egunetan.
Faseak
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Kanporaketak
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Azken-laurdenak
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Azkenaurrekoak
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) Finala
- Saioak
- Sailkapena
- 1. Anjel Mari Peñagarikano (708.5)
2. Andoni Egaña (706.5)
3. Euzkitze (698)
4. Jon Sarasua (696)
5. Sebastian Lizaso (690.5)
6. Iñaki Murua (685.5)
7. Olaso (671.5)
8. Mikel Mendizabal (669.5) - Txapelduna
Peñagarikano, Anjel Mari