Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (8. 2000)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Bizkaia
Hasiera data
2000-10-01
Bukaera data
2000-12-17
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Historia
Bizkaiko Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazan ere (Euskal Herrikoa 1987an), Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren historia 1958an hasi zan. Orduan hasi eta 1966ra bitartean Bizkaiko zazpi txapelketa antolatu ziran-eta Euskaltzaindiaren eskutik. Ostean etorri zan etena ez zan ez txikia izan. Izan ere, 21 urte pasatu behar izan ziran hurrengo Bizkaiko Txapelketa egiteko.

Bizkaiko txapelketa? Ez, Araba-Bizkaikoa izan zan 1987koa. Arrazoiak? Orduko errealitatea. Errealitatea, baina, asko aldatu da azkenengo urteetan eta 2000.urtean arabarrek euren bidea egitea erabagi eben. 34 urteren ostean, beraz, barriro ere Bizkaiko Txapelketa egin zan. Egitura ere bere sustraietara bueltatu da, eta Eskualdeetako Txapelketak berreskuratu dira.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin