Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lore Jokoak (2. 1852. Urruña) Idatzizkoa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Urruña
Hasiera data
1852-00-00
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Deskribapena

Historia
"Jakina den bezala Charles Louis Napoleon Bonapartek 1851eko abenduaren 2an estatu kolpea jo zuen Parlamentuan, eta handik urte batera bere burua Enperadore gisa ezarri. Halaber errepublikazale ezkertiarren eta sutsuenak Frantziatik igorri zituen desterrura, hala nola Victor Hugo eta Baionan gazetari bezala aritzen ziren Capo de Feuillide, L´Eclaireur-eko zuzendaria eta Agosti Chaho Ariel-ekoa. Urte nahasiak eta gogorrak izan ziren haiek eta ez zaigu egoeraz mintzo ziren bertsorik falta. Adibidez, Urruñako Martin Halsouet “Ttipi” deituak, 1852ko elekzioetan Chahoren aldeko bertsoak moldatu bazituen, Napoleonen aldekoak ere prestatu zituen, Joanes Oxaldek bezalaxe. Iraileko festetan, 20an hain zuen, gazte batek Abbadiaren laudorioak kantatu zituen modu honetan:

Zaitugunean ikhusten
Guk gapeluarekin,
Gorphutza ere birundatzen
Gerriko zetarekin
Oinetakotzat hartuak
Gure ezpartinetarik,
Badiogu: oh! mutilak,
Jaun hau duk guretarik. (5-V)

Eta urriaren 3an Anvers-en soldado eta desertore izan zen Ttipi honelaxe mintzo zen:

Mila zortzi ehun eta berrogoita hamabian
Prima eman daukugu bigarren aldian. (4-VI)

Abbadia gustora gelditu zen Urruñako herrian zeukan harrerarekin eta bai koplariari, bai eta entzuten zegoen jendeari adierazi zien horrelako maitasun frogak bozkarioz betetzen zutela, eta hurrengo urtean euskal poesiaren sari bat antolatuko zuela, bertan Zazpi Euskal Herrietako koplari guztiek parte hartzeko aukera izango zutelarik"

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43422
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin