Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Basarri Saria (32. 2016. Zarautz)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Zarautz
- Hasiera data
- 2016-07-07
- Bukaera data
- 2016-09-02
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2016-07-29
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Zarauzko Udala. Kultura - Epai-mahaia
Egaña, Andoni Gabilondo, Nahikari Iraola, Rufino Mujika, Haritz - Txapelduna
Goikoetxea, Ekaitz
Deskribapena
- Saritutako lana
- 1. Ekaitz Goikoetxea. "Naizenaren izenean"
2. Ekaitz Goikoetxea. "Olatu bat..." - Oinarriak
- 1.- DIRU SARIA
Lehenengo saria: 1.100 euro eta txapela
Bigarren saria: 750 euro eta oroigarria
Sariak zatiezinak izango dira eta lanek behar adinako mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.
Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute.
2.- LANEN EZAUGARRIAK
- Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
- Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
- Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak beharko dute izan.
- Gaia librea izango da.
3.- LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 29an amaituko da.
4.- LANAK BIDALTZEKO HELBIDEA
Zarauzko Udala
Kultura saila – Sanz Enea Kultur Etxea
Nafarroa kalea 22
20800 Zarautz
5.- INFORMAZIOA
943 00 51 20 telefonoa edo kultura@zarautz.eus
6.- LANAK NOLA AURKEZTU
- Makinaz idatzita, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz.
- Lan bakoitzaren originala bidali behar da.
- Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
- Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko.
- Izengoitiz sinatuko dira.
- Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.
7.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du horretarako pertsona adituak aukeratuz.
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
8.- EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2016ko irailaren 2an emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen XL. txapelketaren barruan.
9.- LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezingo dio inolako ordainik eskatu Udalari.
Egileek sei hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko, eta ondoren, Udalaren esku geratuko dira.
10. -LEGE BARRUTIA
Araudi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak dauka erabakitzeko ahalmena.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.
Faseak
- Saioak
2016-09-02 Zarautz Lehiaketa - Txapelduna
Goikoetxea, Ekaitz