Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beasain Idazlehiaketa (27. 2017. Beasain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Beasain < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Hasiera data
2017-01-02
Bukaera data
2017-04-23
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-03-03
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa
Webgunea
http://www.beasain.org/eu/html/54/4110.shtml

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Beasaingo Udala

Deskribapena

Oinarriak
Beasaingo Udalak ikas¬le¬en euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, BEASAIN idazlehiaketa sortu zuen 1990ean. Aurtengo hau, beraz, XXVII. lehiaketa da.

Parte-hartzaileak

A mailan: 1999 eta 2000 urteetan jaio eta Goierriko Irakaskuntza Ertainetako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Bea¬sain¬en erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

B mailan: 2001 eta 2002 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak, edota Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

D mailan: 2003 eta 2004 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hez¬kun¬tzako Ikas¬te¬txeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

E mailan: 2005 eta 2006 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikas¬ten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

Idazlanak

Aurkezten diren lanak euskaraz zuzen eta egoki idatzita egongo dira. Horretarako Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak izango dira oinarri. Idazlanen gutxieneko zuzenketa ikastetxeak egin behar du, hau da, ortografia, ergatiboa eta aditzaren komunztadura.

- Bertsoak

A, B, D eta E mailakoentzat bertso-atala ere eratu da. Gaia librea izango da. Bertsoak edozein neurritakoak euskaraz norberak idatziak, originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira.

- A mailan: 6 bertso edo 10 kopla
- B mailan: 6 bertso edo 10 kopla
- D mailan: 4 bertso edo 8 kopla
- E mailan: 2 bertso edo 4 kopla (maila honetako lanak bakarkakoak edo taldekoak izan litezke).

Aurkezteko baldintzak:

Parte-hartzaileek Ikastetxeetako Ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak eta Ikastetxe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, lanak Udaleko Kultura sailean aurkeztuko ditu. Ikastetxe bakoitzari, maila bakoitzean aurkez ditzakeen idazlanen gehieneko kopurua izendatuko zaio. Udaletxean, paperezko 4 kopia eta digitala aurkeztu behar dira.

Aipatzen den esparruz kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasle beasaindarrek berriz, zuzenean entregatu behar dituzte beren lanak Kultura sailean.

Aurkezten den lan bakoitzaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta maila jarriko dira soil-soilik, betiere egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da: azalean izengoitia bera, idazlanaren izenburua, eta Ikastetxearen izena adierazi behar dira eta barruan, berriz, ondorengo datuok:

- Egilearen izena eta bi abizenak, ikasketa-maila, helbidea eta telefono-zenbakia.
- Idazlanaren izenburua eta izengoitia.
- Ikastetxearen izena.

Epea

Idazlanak 2017ko martxoaren 3rako aurkeztu behar dira Udaletxeko Kultura sailean, aurreko atalean adierazitako moduan.

Epaimahaia

Epaimahaiak 2017ko apirilaren hasierarako jakinaraziko ditu saritutakoen izenak eta apirilaren 23an, igandea, banatuko dira sariak Igartzako jauregian. Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak eman gabe gera daitezke. Epaimahaiaren erabakia atzera bota ezina izango da.

Sariak

A mailan: Bertso-atala
1. saria: 210 € eta oroigarria
2. saria: 150 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € eta diploma

B mailan: Bertso-atala
1. saria: 180 € eta oroigarria
2. saria: 90 € eta oroigarria
Eta bi aipamen: 50 € eta diploma

D mailan: Bertso-atala
1. saria: 150 € eta oroigarria
2. saria: 80 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € diploma

E mailan: Bertso-atala
1. saria: 120 € eta oroigarria
2. saria: 60 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 25 € eta diploma

Saritutako lanak Beasaingo Udalaren esku geldituko dira. Beasaingo Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko. Beasaingo Udalak saritutako lanak argitaratu egin ditzake.


Saritu gabeko lanak, hilabeteko epean jaso ahal izango dira aurkeztutako leku berean eta epe horren buruan jaso ez direnak, suntsitu egingo dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakiak onartzea dakar. Aurreikusi gabeko guztia, Beasaingo Udalak eta Epaimahaiak erabakiko dute.



Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin