Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Urretxu eta Zumarragako Eskolarteko Bertso-Paper Lehiaketa (30. 2017. Urretxu-Zumarraga)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-03-03
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskola

Deskribapena

Oinarriak
Lehiaketak azken urtetako formatua mantentzen du eta berriro ere hiru multzotan sailkatzen da partehartzaileen adinaren arabera. Maila bakoitzari egokitutako gaiak ere ezberdinak dira. Horrela: A mailan, LHko 5. eta 6. mailako ikasleak sartuko dira eta 2 bertso edo 4 kopla idatzi beharko dituzte 'Nik ez dut mugikorrik nahi' gaiaren inguruan; DBHko 1. eta 2. mailakoek, berriz, lehiaketaren B atala osatuko dute, bi bertso aurkeztu beharko dute eta honako gaia egokitu zaie: 'Zergatik Lotsatzen naiz hainbeste? Bai, maiteminduta nago!' Proposatutako bi gai horiek ez dira nolanahikoak antolatzaileen ustez, eta eragina izango omen dute gaztetxoen sormenean.

Azkenik D atalean, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak sartuko dira, honakoek 3 eta gehienez 5 bertso ida-tzi beharko dituzte, baina gaia libre da, beraz, haiek aukeratutakoaren bat hartuko dute mintzagai.

Lanak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko eta Urretxu edo Zumarragako Kultur Etxetara eraman beharko dute parte hartzaileek,hori bai, martxoaren 3an baino lehen.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin