Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
1979-12-12
Bukaera data
1980-01-06
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Deskribapena

Oinarriak
1. Lehen mailakotzat jotzen diren bertsolariekin egingo litzateke Txapelketa hau. Euskaltzaindiari dagokionez eta 1980ko Txapelketa Nagusirako, orainarteko Txapelketa Nagusietan nahiz 1968ko Txapelketan agerdu diren bertsolari guztiak jotzen dira lehen mailako bertsolari. Honez gain bada lehen mailako den beste zenbait bertsolari ere. Hoietatik zeintzuk parte har dezaketen Euskaltzaindiak erabakiko du Bertsolari Batzordearen iritsia ikusiz.
2. Beren izenak hartarako ematen dituzten bertsolariekin egingo da Txapelketa hau. Bertsolari bakoitzak egingo du Txapelketan esku hartzeko izen ematea.
3. Txapelketa Nagusi honetarako izen-ematea 1979ko azaroaren 15tik aurretik egin beharko du bertsolari bakoitzak.
4. Gutxienik, lehen mailako 14 edo 16 ikusten ditu beharrezko Euskaltzaindiak Txapelketa hau egiteko.
5. Txapelketa honetarako izenam ematen duten lehen mailako bertsolariak gutxiago balira, azken urteotako Bertsolari Gazteen Txapelketa eta Sariketetan nabarnmendu diren bertsolariei egingo zaie dei.
6. Txapelketa honetarako epai-mahaia Euskaltzaindiak izendatuko du.
7. Azken epai, saio nagusiaren ondoren emangu du epai-mahaiak eta haren erabakia alda ezinezkoa izango da.
8. Txapelketa Nagusia honetako gai emaile edo aurkezlaria Euskaltzaindiak jarriko du.
9. Bertsoalriei jarriko zaizkien gaiak Euskaltzaindiak hartarako izendatutako taldeak burutu eta ipiniko ditu.
10. Bertsolari Txapelketa Nagusia 1980, 1979ko abenduaren 23an, 30 eta 1980ko urtarrilaren 6an jokatuko da, hiru bertso saioetan zehar, beraz.
Azken saio nagusia, urtarrilaren 6an, Donostian izango da. Saio honetara, epai-mahaiaren iritziz aurreko bi igandeetako saioetan puntuaziorik onena lortu duten 8 bertsolari pasatuko dira. Eta lehenbizkiko bi bertsolariak TXAPELDUN eta TXAPELDUNORDEKO izendatuko dira. Gainerakoak berdintzat jotzen direlarik.
11. Txapelketa Nagusi honetan, bertsolari bakoitzak zenbat jasoko duen aparteko orrietan adierazten da, txapeldun eta txapeldunordearen sariak bezala.
Bertsolari txapelketa guztietan ohi denez, beste zenbait sari ere izango dira.
12. Hemen aipatzen ez den edozer erabakitzea, Euskaltzaindiari dagokio zuzenki.
Historia
Bertsogintzak badu berez jokotik jolasetik adina, eta badira, horregatik, aspaldiko bertso-joko sonatuak. Hala ere, 1935. urteko Bertsolari Eguna deituriko lehiaketa hura juzgatu izan da txapelketa ofizialen lehen kate-maila. Euskaltzaleak eta Eusko Gaztediak elkarteak izan ziren antolatzaileak eta, hainbestean, Bertsolari Txapelketa Nagusien aitzindariak. Gerra aurreko garaiak ziren; Euskaltzaindiak hartu zuen lekukoa gero, gerra ostean, 1960an, eta berak antolatu zituen 1982ra bitarteko sei txapelketak, Bertsozale Elkarteak txanda hartu zion arte. Basarrik irabazi zuen lehen hartatik abiatuta, hamalau izan dira jokatu direnak:

* 1935 – Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedi Elkarteak antolaturik, Donostiako Poxpolin antzokian jokatu zen (1935-01-20). Antolatzaileek izendatutako mugaz bi aldeetako 20 bertsolari lehiatu ziren egun bakar batean. Basarrik jantzi zuen txapela.
* 1936 - Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedi Elkarteak antolatu zuten, baina lehenengoan ez bezala hiru sailkapen saio antolatu ziren herrialdeetan. 30 bertsolarik hartu zuten parte eta 10ek jokatu zuten finala Donostiako Victoria Eugenia antzokian (1936-01-19). Txirritak eraman zuen txapela
* 1960 - Gerrak eta frankismoak eraginiko etenaldi luzearen ondoren Euskaltzaindiak hartu zien txanda aurreko antolatzaileei. Herrialdeetako txapelketak jokatu ziren lehenik; 56 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketa Nagusia Donostiako Victoria Eugenia antzokian jokatu zen (1960-12-18) hamar bertsolariren artean. Basarrik bere bigarren txapela janztea lortu zuen ia 26 urte beranduago.
* 1962 - Euskaltzaindiak antolatu zuen. Aurrekoan bezala, herrialdeetako txapelketak jokatu ziren aurrez. 84 bertsolari aritu ziren horietan. Egun bateko ekitaldian jokatu zen Txapelketa Nagusia Donostiako Astoria antzokian (1962-12-30); hamar bertsolarik jardun zuten eta Uztapidek etxeratu zuen txapela.
* 1965 - Euskaltzaindiak antolatu zuen. 113 bertsolari aritu ziren aurrez antolatutako herrialdeetako txapelketetan. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen Txapelketa Nagusia (1965-01-01), eta aurrekoetan bezala 10 bertsolarik jokatu zuten txapela. Irabazlea, bigarrenez, Uztapide izan zen.
* 1967 -Euskaltzaindiak antolaturiko laugarrena. 83 bertsolarik parte hartu zuten herrialdeetako txapelketetan. Hauetan hautatutako zortziak eta, aldi honetako besteetan bezala, aurreko txapeldunak eta txapeldun-ordeak jokatu zuten Txapelketa Nagusia Donostiako Anoeta pilotalekuan (1967-06-11). Uztapidek jantzi zuen txapela hirugarren aldiz.
* 1980 - Ia hamahiru urteren buruan, bere aroko bosgarrenaren antolaketari ekin zion Euskaltzaindiak. Antolakuntza molde berriaz, antolatzaileek hautatutako 16 bertsolariren artean jokatu zen. Bi kanporaketa jokatu ondoren, Donostiako Balda pilotalekuan burutu zen finala (1980-01-06), eta Xabier Amurizak bere lehen txapela jantzi zuen.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin