Xenpelar

Informazio eskaera orria


Reload Image
Kodea:


*Derrigorrezko eremuak

   

 

Zerbitzu tarifak*

*Xenpelar Dokumentazio Zentroaren tarifak ikus-entzunezkoen zerbitzua eskaintzen duten liburutegi publikoen tarifak oinarri hartuta eratu dira, zerbitzuaren kostua erabiltzailearen gain utzi gabe, zerbitzuaren asmo publikoa ziurtatzeko helburuarekin (XDZren urteko aurrekontuaren %0,3 jasotzen da tarifen bidez, gizarteratze lanak %35 izan arren). Kontsulta beti izango da doakoa.

Eskatutako materialaren zerbitzu eta erabilpenari buruz

1.       Informazio eta dokumentazio eskaera guztiak idatziz jasoko dira, formulario honen bidez. Material ezberdinen kopiak eskatzen denean, idatziz argi azalduko da material horren erabilpena eta helburua.

2.       Egitasmo bakoitzaren ezaugarri, helburu eta beharrizanen araberako malgutasuna eskainiko da zerbitzu tarifetan: beti ere dokumentalistarekin argitu.

3.       Eskariei jasotako dataren arabera emango zaie erantzuna. Egitasmo handien informazio eta dokumentazio eskariak aurretiaz egitea komeni da, erantzun beharreko beste egitasmoekin bateratu ahal izateko.

4.       Baimenak behar dituen materialaren kopiak egin ahal izateko, eskatzaileak baimen guztiak eskuratu dituela erakutsi beharko ditu idatziz.

5.       Emandako materiala eskatzaileak adierazitako erabilpenerako izango da.  Beste erabilpen bat eman ahal izateko, edo emandako materialaren kopiaren alokairu, salmenta, bestelako kopia edo edozein erreprodukzio egin ahal izateko, aurretik horretarako dagokion baimenak eskuratu beharra dago.  Erreprodukzioa, emandako materialaren osotasuna edo zati bat emititzea edo publiko egiteko edozein modu litzateke, Interneteko publikazioa barne.