Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manolo Arozena

Datu pertsonalak

Izena
Arozena, Manolo
Izen abizen osoak
Arozena Mitxelena, Manuel
Jaiotza
1949 Goizueta + Goizueta < Leitzaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz gai-jartzaile, antolatzaile, aurkezle ibilia da

Datu biografikoak

Biografia
Batista eta Doloresen semea, 8 senidetan 4.ena. Baserri giroan bizi zen Goizuetan eta bere amonarengandik milaka bertso eta doinu jaso zituen. 13 urtekin eskola utzi eta baserri eta herriko hainbat lanetan ibili zen. Añorgako Rezolan lan egin zuen garai batean, eta hortik Mutrikura joan behar izan zen harrobi batean lanean hasia baitzen. Bertan ezagutu zuen bere egungo emaztea, Dolores Albizu. Oso gazterik izan zuten lehen semea, 20 eta 18 urte zituztela. Gero beste seme eta alaba bat izan dute. 1975ean Lesakara garraiolari moduan etorri eta egun bertan bizi da.
Bortzirietako Bertso eskola sortu eta irakasle aritu zen Bittor Elizagoienekin batera 90.eko hamarkadan. Haur eta gaztetxoen bertso eskolak emateari aspaldi utzi bazion ere, garraiolari lanetik jubilatu ondotik, helduen talde batekin elkartzen da astero Lesakan bertan. Bertsolari gisara ere 90.eko hamarkadan aritu zen gehien. Gaur egun gutxi dabil plazan, nahiz eta saio batzuk egiten jarraitzen duen, Narbarten eta Aritzakunen adibidez.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1998ko Martxoak 6an, Nafarroako txapelketan