Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eneritz Artetxe Eizagirre

Datu pertsonalak

Izena
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Izen abizen osoak
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Jaiotza
1990 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Azkoitian jaio nintzen eta bertan bizi naiz. Euskal Filologia ikasketak egin nituen Gasteizen, gaur egun Gipuzkoako Bertsozale Elkartean ari naiz lanean irakasle bezala.
Etxetik jaso izan dut bertsolaritzarekiko zaletasuna, baina 10 urterekin hasi nintzen bertso eskolara eta ordutik ez naiz bertsolaritzaren mundutik urrundu. Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kide naiz, 15 urte nituenetik bertso eskolako irakasle lanetan nabil.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2004.urtean Arrasaten, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.