Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jexus Arzallus

Datu pertsonalak

Izena
Arzallus, Jexus
Izen abizen osoak
Arzallus Egiguren, Jexux
Jaiotza
1954 Bidania-Goiatz + Bidania-Goiatz < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso irakaslea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Jexux edo Kexux Arzallus bertsutan hasi zen lehen aldiz Oñatin 1974an. Murua, Matxinandiarena eta Kortaberria izan zituen kantukide. Jarraitu du Ipar Euskal Herrira etorri delarik. Besteak beste, bertsu-erakasle izan da eta ere Bertsularien Lagunak elkartearen lehendakari.

Iparraldera etorri denetik eta 1993a arte, ez ditu bere bertsulari neurriak osoki garatu ahal izan txapeleketan mugaz Hegoaldera pasatzea debekatua zitzaiolako. Gaur egun arazo hori konpondua da eta bertsuzale eragile sutsua bezala ezaguna da.

Miren ANTIA Zumaiarrarekin ezkondua, 3 seme-alaben aita: Itsaso, Amets eta Maddalen, bertsu giroan haziak. Amets 2013ko Euskal Herriko Txapelketa nagusiaren Txapeldun izan da.

Bertso udalekuen asmatzaile eta sortzaile dugu Jexux, Kepa Muruarekin batera.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1975-6an Oñati. Matxinandiarena, Murua, Kortaberria eta beste batzuk kantu lagun. Mendizabal gai-jartzen.