Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Laxaro Azkune

Datu pertsonalak

Izena
Azkune, Laxaro
Izen abizen osoak
Azkune Sudupe, Lazaro
Jaiotza
1950 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso-eskolako eragilea
Bertso irakaslea
Bertso grabatzailea
Bertso-irratsaiogilea
Bertsozalea
Biltzailea
Eragilea
Ikerlaria
Bertso-kazetaria
Bertso analisigilea/kritikaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusiko gai-jartzailea, taldeko arduraduna eta aurkezlea: 1986, 1989, 1993, 1997 eta 2001.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusirako Gipuzkoako sailkapen saioetako gai-jartzailea eta taldeko arduraduna: 1985, 1988 eta 2001.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako gai-jartzailea eta taldeko arduraduna: 1991 eta 1995. Gai-jartzaile taldeko kide eta aurkezlea: 2003.
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa ko gai-jartzaile eta aurkezlea: 1999.
Bertso jaialdi eta saio askotako gai-jartzailea eta aurkezlea izan da 1986ko Txapelketa Nagusian ezagutzera eman zenetik ia 2000ko hamarkadaren amaiera arte. 2007ko apirilaren 28an, Irungo Ola sagardotegiko saioarekin utzi zuen jendaurreko gai-jartze lana; puntualki, 2021eko "Txapel"en oroimenezko jailadiaren (Azpeitia) aurkezle lanak egin zituen egiteko hura zuena gaixotu zelako.
Bertso Egunako hainbat saioetan gai-jartzaile eta aurkezle: 1998, 2006 eta 2012.
Bertso-irratsaiogilea: Loiolako Herri Irratia, 1983-2004; izen desberdinak izan zituen: Txinpartak, Kale kantoitik; ...
Ikerlaria: "Martin Larrañaga Guridi (Larrumeaundi)" Antonio Zavalak bildu zituen lehen bertso-paperen jatorria dela-eta (argitaratu gabe).
Kritikaria: Argia astekaria, Bertsolari aldizkaria, Loiola irratiko bere irratsaioa.
Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin bertso-bilketan lankide: Herri irratirako biltzen zituen grabaketak XDZri ere pasa dizkio.
Bertsolari aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea (1991-2007), aholkularia (2007-2010) eta artikulu idazlea.
Erniarraitz Bertsozale Elkartearen (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa eta Errezil) sortzaile taldeko kidea (2000). Lehendakaria sorreratik 2015era (2000-2015).
Baite Euskara Elkartearen (Azpeitia) bultzatzaile eta sortzaile taldeko kidea (2001)
"Bertsolari Eguna 1968-1988: J.L.Lekuona Lexoti" liburuaren egiletakoa izan zen Antton Kazabon eta Iñaki Arbelaizekin batera (1988).
Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"ren pasarte eta informazio bilketa lana egin zuen Sendoaren enkarguz "Irriz eta malkoz" libururako.

Datu biografikoak

Biografia
Azpeitiko Oinatz Haundi baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1950eko martxoaren 26an. Euskararekin eta euskal kulturarekin konprometiturik darama bizitza. Artean ikasle, 1968 inguruan hasi zen gau eskoletan euskara irakasle. Magisteritza ikasketak buruturik, Azpeitiako Ikastolan hasi zen lanean, baina gau eskolan irakasten jarraitu zuen 1978 urtera arte. Ikastolako aldi horretan, itzulpen lanak eta testu materialgintzan ere aritu zen, eta Irakasle Elkartea eta Este EHILAS sindikatuaren sortzaileen artean izatea tokatu zitzaion. 1983an, irakaskuntza utzi eta Loiolako Irratian hasi zen lanean euskara, euskal kultura eta herri kirolen arduradun; hasieratik egin zion tokia bertsolaritzari eta urte askotan bertsozale askoren erreferentzia izango zen irratsaioa gidatu zuen 2014an lagintza hori utzi zuen arte; irratigintzako Argia Saria eman zioten 1993an. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea(EHBE), Bertsolari aldizkaria, Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Azpeitiko Baite Euskara Elkartearen sorreretan parte hartu du; Erniarraitz Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan da 15 urtez (2000-2015) eta Bertsolari aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea 16 urtez (1991-2007).

Loiolako Herri irratian lanean hasteak eta EHBEren sorrerak eragin handia izan dute bertsolaritzarekin izan duen loturan. EHBE-ren ernamuina izan zen 1985-1986ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa antolatzeko eratu zen taldeko kide aktiboa izan zen hasiera-hasieratik. 1987an eratu zen Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen, gero Euskal Herriko Bertsozale Elkartea izena hartu zuenaren, bultzatzaile eta eratzaile taldeko kidea izan zen. EHBE-ren proiektu ugarietako lankidea izan da urte askotan: 1985etik 2003ra bitartean antolatu diren Euskal Herriko eta Gipuzkoako Txapelketetako gai-jartzaile taldeko pertsona giltzarria izan da, gai-jartzaile zein aurkezle gisan; bilketa sareko (grabaketak) kidea izan zen proiektu hau martxan jarri zenetik Loiola Irratian jardun zuen denboran (1987-2004); XDZ-ren lankidea izan da proiektu hau abiatu zenetik; Ikerkuntza Saileko lankidea izan da (2007-2019).

Berrso plazetan presentzia handia izan du, erreferentziazko gai-jartzaile eta aurkezlea izan da, 1985ko azaroan Azkoitian aurkeztu zuen hartatik hurrengo bi hamarkadetan. 2007ko apirilaren 28an Irungo Ola sagardotegian egindako gai-jartze lana izan zen bere jendaurreko azkena.

Argia eta Bertsolari aldizkarietan kolaborazio ugari ez ezik, hurbileko historia, etnografia eta antropologiarekin loturiko hainbat lan argitaratu ditu.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1985-11-02, Azkoitia (Gipuzkoa), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako sailkapen saioako aurkezlea eta gai-emailea.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Bidegileak sailerako Joxe Lizasoren biografia (EJ, argitaratu gabe)
Trikitilari Elkarteak 50 urte: (2023an lantzen, argitaratu gabe)
"Martin Larrañaga Guridi (Larrumeaundi)" ikerlana (2023), argitaratu gabe.
Ekoizpen oharrak
Bertsolaritza alorrean ez ezik ekarpen ugari egin du:
"Bostak" saileko (Elkar) liburuen itzulpengintzan parte hartu zuen (1980ko hamarkadako lehen urtetan).
Ikastolarako testu materialgintza (1982)
Urola bailarako ikastolen historia (1984)
Errezildarren ateraldiak liburua (2013)
Zendoia, pozaren mezularia (2014, Trikitixa Elkartea, Sinuaren liburutegia, 10. alea)
Oroimen bizia, Azpeitiko XX.mendeko bizia liburua (2016, Azpeitiako Udala)
Sagardoa Azpeitian liburua (2017, Azpeitiako Udala)
29 urteko soka liburua, Nuarbeko sokalari taldearen historia (2019, Azpeitiako Udala)
Artikulu ugari argitaratu du Argia, Egunakaria, Bertsolari eta Uztarria Azpeitiko herri-aldizkarian.