Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Odei Barroso

Datu pertsonalak

Izena
Barroso, Odei
Izen abizen osoak
Barroso Gomila, Odei
Jaiotza
1988 Urruña + Urruña < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Odei Barroso 1988an sortua da Barakaldon, 3 urterekin Urruñara bizitzera etorria. Gaur egun (2014) Azkainen bizi da. Bertsutan 13 urterekin hasi eta geroztik hortan dihardu. 2010 urteaz geroztik, bertsu irakasle da Bertsularien Lagunak elkartean, Ipar Euskal Herriko ikastola, hezkuntza sail ezberdinetan eta bertsu eskoletan. 2008an iragan lehen ediziotik parte hartu du XILABA, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketan, bai eta 2013 Txapelketa nagusian. Poeta, kantaria, musikaria, 2ZIO rap taldeko kide ere da.