Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Luis Gorrotxategi

Datu pertsonalak

Izena
Gorrotxategi, Jose Luis
Izen abizen osoak
Gorrotxategi Zangitu, Jose Luis
Jaiotza
1945 Bergara + Bergara < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Lanbide Heziketan Industria Ofizialaritza ikasi zuen. Tabernari, tornero eta fresadore aritu eta gero, altzari fabrikan hasi zen lanean. Basarri eta Uztapide herriko plazan entzunda zaletu zen, eta Jesus Alberdi "Egileor"-ekin hasi zen bertsotan, 18 urtetan. 60. hamarkadan, sariketa batzuk irabazi zituen, eta Gipuzkoako Txapelketan (1966-67) azpitxapeldun atera zen. 1967,1980 eta 1982an Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. 1986ko Txapelketa Nagusian finalaurreetan aritu eta gero, 1999an itzuli zen txapelketetara, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Plazaz plaza eta herriz herri urte luzetan ibilitako bertsolaria da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bergaran, 1963-03-03an, frontoian, Benito Irasuegi eta Martin Egileorrekin.