Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gorka Lazkano

Datu pertsonalak

Izena
Lazkano, Gorka
Izen abizen osoak
Lazkano Arrizubieta, Gorka
Jaiotza
1980 Berriz + Berriz < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso irakaslea
Jarduerak
Bertso-eskola sortzailea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
1980an jaioa da Gorka, Berrizen. Lehen urteak Gomendio-Urrutia baserrian eman zituen aiton-amon, izeba, lehengusu eta guraso artean, famili giroan. Gurasoek harategi bat zuten Iurretan, hargatik Iurretan egin zituen ikasketak, baita bizitza ere, 17 urterarte behintzat. Gurasoen auto istripu baten ondorioz, harategia itxi behar izan zuten eta geroztik, Berrizen denbora gehiago ematen du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1992ko maiatzean (Santi Kurutzetan), buruz ikasitako 3 edo 4 bertso kantatu zituen, gaur egun bizi den Iurretako Goiuria auzoan.