Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Jose Makazaga

Datu pertsonalak

Izena
Makazaga, Juan Jose
Izen abizen osoak
Makazaga Mendiburu, Juan Jose
Jaiotza
1887 Altza + Altza < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1963 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Argitaldaria

Datu biografikoak

Biografia
Errenteriako Makazaga moldiztegiko nagusia zen. Garbizalekeria indarrean, bertsolarien hizkerari mordoiloa iritzita hauen aurkako jarrera egonik ere, bertsoa eta bertsolarien aldeko apustu garbia egin zuen Makazagak: Bertsolariya aldizkaria, Bilintx'en bertsuak, Euskal Herriko Kanta zarrak, Txirritaren Testamendua, Xenpelar'en bertsuak...

Guztiak gogoangarriak izanik ere, Bertsolariya aldizkaria da nabarmentzekoa : 1931ko irailetik 1932ko abendura bitartean argitaratu zuen, bertso zahar eta berriz osaturiko lau orrialdeko aldizkaritxoa. 14 hilabetetan zehar astero; bilduma gisa jaso ahal izateko, azal dotore batzuk banatu zituen gero.