Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joanito Mitxelena

Datu pertsonalak

Izena
Mitxelena, Joanito
Izen abizen osoak
Mitxelena Andueza, Juan
Jaiotza
1953 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2019 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
1953an jaio zen Oiartzungo Karrika auzoko Oiantzabal baserrian. Bere aitak bertsozaletu zuen gazteatik, eta, bereziki, bere herrian bertsolaritzaren mugimendua elikatzen aritu izan da: besteak beste, Oiartzungo Bertso Astearen sortzaile eta antolatzailea izan da. 1995etik zenbait alditan hartu zuen parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, baita egin diren bi taldekakoetan ere, 2017an azkenengoa.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Oiartzunen, Urkabe mendiko erromerian, besteren artean Tapia anaiak eta "Arizluzieta" kantukide zituela.