Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Mugartegi

Datu pertsonalak

Izena
Mugartegi, Jon
Izen abizen osoak
Mugartegi Iriondo, Juan
Jaiotza
1933 Berriatua + Berriatua < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria
Heriotza
2018 Berriatua + Berriatua < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Berriatuarra, Patroikua baserrikoa. Bertsozaletasuna amonarengandik jaso zuen, harek bertso eta kopla zaharak etengabe kantatzen baizizkion haurra zelarik. Bertsotan egiteko gogoa 13 urtekin sortu zitzaion, herrian bertan Uztapide eta Basarri bertsotan entzun zituenean. Lagunartean bertsotan hasi zen, eta Jon Azpillagarekin sarritan kantatu zuen. Bere lehenengo plazako saioa ere Jon Azpillagarekin batera egin zuen, 1950ean, Amoroton. Jon Mugartegik 16 urte zituen; eta Jon Azpillagak, 14. Bikote moduan plaza ugari egin zituzten elkarrekin, garai hartan eta baita beranduago ere.

Plazaz plaza, Euskal Herri osoko bertsolari ugarirekin kantuan jardun zuen, baita txapelketetan parte hartu ere. 1960ko Bizkaiko Txapelketako txapelduna izan zen, eta 1960, 1965 eta 1967ko Txapelketa Nagusietako finaletan kantatu zuen. 1979, 1982 eta 1986ko Txapelketa Nagusietan ere parte hartu zuen.

Iturriak:
- Bertsozale Elkartea
- Iriondo, Joxemari. "Segi, Mugartegi". http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/53449.pdf

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1949, Amoroto