Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Muñoa

Datu pertsonalak

Izena
Muñoa, Unai
Izen abizen osoak
Muñoa Amundarain, Unai
Jaiotza
1982 Berrobi + Berrobi < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Tolosan jaio eta Berrobin eman zituen bizitzako lehen urteak. Lasarten bizi da 6 urte zituenetik. Oinarrizko ikasketak egin eta oso gazte hasi zen lanean. Besteak beste, sukaldari, harakin eta tabernari izan da. Bertsozale elkarteko irakaslea da hezkuntza arautuan. Etxetik datorkio bertsozaletasuna, eta bertsolari moduan Lasarteko bertso eskolan trebatu da. Txapelketa eta sariketa ugaritan ibilia da, eta Hamaika Bertute ekimenaren sortzaileetakoa da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa 1999