Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fermin Olaskoaga

Datu pertsonalak

Izena
Olaskoaga, Fermin
Izen abizen osoak
Olaskoaga Ortiz, Fermin
Jaiotza
1941 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Biltzailea
Jarduerak
Idazkaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Biltzailea: bertso eta dokumentuak.

Datu biografikoak

Biografia
Gipuzkoa-Donostia Kutxako langile izanik, Errenteriako Xenpelar aretoko arduraduna izan zen eta han zegoela, bertsolaritzari zegokion dokumentazioa bildu eta sailkatzeko proiektua aurkeztu zion Kutxari. Kutxak, proiektua onartu eta urte batzuetan babestu ere egin zuen.

Epe honetan bilduriko material guztia, eta Xenpelar aretoa bera ere, Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroaren oinarri izan zen gerora. Bertsolaritzaren Dokumentazio Zentro publiko baten beharra aurreikusi zuen lehenetariko izan dela esan daiteke beraz.

Fermin Olaskoagari zor zaizkio ere, Txapelketa Nagusiko puntuazioak ordenagailuz emateko lehen programa informatikoa.