Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Amaia Otxotorena Gamio

Datu pertsonalak

Izena
Otxotorena Gamio, Amaia
Jaiotza
1989 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatua.
Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta Ereñotzuko Txirrita ikastetxean hasi zen bertsotan. Hernaniko bertso eskolako kide da 12 urte zituenetik eta bertan aritu da bertsotan, irakasle eta antolatzaile.
Gipuzkoako epaile taldeko kide da 2014. urtetik eta ordutik Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan epaile moduan aritu da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2002ko Eskolarteko Txapelketan Hernaniko Biteri Kultur etxean. Taldekideak: Oier Iurramendi, Aritz Otaegi eta Iñigo Etxaniz.
Gai jartzaile lehen aldiz, 2010. urtean Bertso Lataren barnean antolatutako jaialdian.