Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alaitz Rekondo

Datu pertsonalak

Izena
Rekondo, Alaitz
Izen abizen osoak
Rekondo Ferrero, Alaitz
Jaiotza
1980 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso-jartzailea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari txapelketa: parte-hartzaile, 1994-1999
Mattin saria: parte-hartzaile, 2000
Bortzirietako bertso-eskolaren lehiaketa: 1. saria 1995 eta 1996
Bortzirietako Bertso-eskolaren taldekako txapelketa 2002: bigarren; Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxearekin osatu zuen taldea.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: gai-jartzaile taldeko kidea 2002-2022
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: gai-emaile eta aurkezle 2004-2022
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian gai-jartzaile taldeko kidea 2005, 2009, 2013, 2017 eta 2022an.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, gai-emaile eta aurkezle 2009, 2013, 2017 eta 2022an.
Bertso Eguna: gai-emaile eta aurkezle 2008, 2011, 2015, 2016 eta 2018.
Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria 2011tik 2023ko otsailera.

Datu biografikoak

Biografia
Lesakan (Nafarroa) jaio zen 1980ko abuztuaren 5ean. Entzumen eta Hizkuntzako irakaslea da ofizioz. Herrigintza eta kulturgintza ekimenetan murgilduta ibili da gazte-gaztetandik: dantza taldea, trikitixa taldea, bertso-eskola, solfeoa, gazte asanblada... Dantza eta bertsolaritzari lotua jarraitu du.

Ikastola garaian sortu zitzaion bertsoarekiko zaletasuna eta gazterik hasi zen Bortzirietako bertso-eskolan, eta hala egin zuen bere ibilbidea Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan 1994tik 2000ra bitartean; bertso-jarri eta literatur lehiaketa batzuetan ere hartu zuen parte aldi horretan, sari batzuk eskuratuz.

Eten txiki baten ondoren, antolatzaile eta gai-jartzaile gisara itzuli zen bertsolaritzara. Ohiko plazetan egindako lanaz gain, 2002an hasita 20 urtez jardun da Nafarroako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaile taldean, gaiak paratzen eta gai-emaile zein aurkezle lanak eginez; gisa berean jardun da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere, gai-jartzaile nahiz gai-emaile eta aurkezle lanak egiten, 2005etik 2022ra bitarteko txapelketetan.

Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimen ugarietan egin ditu aurkezle lanak, Nafarroako Elkarteak antolatutako ekimenetan, Bertso Egunetan, 2016ko "Europa bat-batean" Nazioarteko Kantu Inprobisatuen Topaketan ...

Bertsolaritzaren ia arlo guztiak jorratu dituen emakumea izaki, eginkizun garrantzitsua bete du Nafarroako bertsolaritzaren garapenean. Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izendatu zuten 2011an; Manolo Arozenari hartu zion lekukoa eta kargu horretan jardun du hamabi urtez 2023ko otsailean Nerea Bruñok ardura hartu duen arte. Aldi horretan Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide ere izan da.

2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela jartzeko hautatu zuen antolakuntzak, eta Julio Sotori jantzi zion.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lesaka, Eskolarteko Txapelketa (1992 edo 1993) (Nafarroako Eskolarteko Txapelketa). Herriko bertze gazte batzuekin: Erika, Ekhine, Xabi, Noelia…

Gai-jartzaile gixara lehen plaza ez du buruan. Inguruko auzo edo herriren batean izan zen.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
Huheziko literatur lehiaketa: 2. saria (2000) eta 1. saria (2001)