Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aitor Sarasua

Datu pertsonalak

Izena
Sarasua, Aitor
Izen abizen osoak
Sarasua Maritxalar, Aitor
Jaiotza
1967 Aretxabaleta + Aretxabaleta < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2018 Itsasu + Itsasu < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Eragilea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria: Eskolarteko lehen txapelketatik hasiz 1998 ingurura arte.
Antolatzailea: gehienik Itsasuko bertso-afariak urtero, eta bat edo beste
Gai-jartzailea eta aurkezlea: gehien bat gaztetxoen aurkezle, inoiz helduekin (Arrasaten) aritu bada ere
Epailea: Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketatan, 1996tik aurrera eta Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gaztetxoen txapelketetan

Datu biografikoak

Biografia
Familia euskaldun eta euskalzale batean sortua, sei anaietatik hirugarrena. Txikitatik ikastolan eta giro euskalzalean murgildua. Almen ikastolako bertso-eskola aitzindarian aritua, 7 urtetatik, anaia eta lagun artean. Gaztetxotatik Eskolarteko Txapelketatan abiatua, gero gaztetan txapelketa askotan izan zen partaide. Hogei urte inguru zituela, Arrasateko AEDko bertso-eskolako lagunarteak eutsi zion bere bertsozaletasun eta gaitasunari. Geroztik hango gazteagoen animatzaile izan zen, eta Lapurdira joan zenez geroz, bertso-irakasle lehenik eta ondoren Bertsularien Lagunak elkartean aritu izan da. 1998az geroz plazetako bertsolaritzatik urrundua, Bertsozale Elkarteko eragiletza lanetan aritu da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa benetako bat-bateko bertso saioa Eskolarteko lehen txapelketan izango zen