Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Txinparta Gazte Sariketa (1. 2018. Oñati)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Sariketa
- Lekua
- Oñati
- Hasiera data
- 2018-01-27
- Bukaera data
- 2018-01-16
- Hedadura lekua
- Oñati
- Hedadura-mota
- Eskualde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Oñatiko Bertso-Eskola (Txinparta) - Parte-hartzaileak
Agirre Bikuña, Xabier Altube, Bittor Arana, Haizea Arana, Oihana Arregi, Urko Belategi, Gontzal Beloki, Ane Ibarguren Amondarain, Asier Irigoien, Aritz Mujika, Andoni "Anatx" Navarro Ugarteburu, Garazi Peñagarikano, Ane Ramirez, Gartxot Sarasola, Iraitz Tatiegi, Aitor Zubiagirre, Bittor - Txapelduna
Arregi, Urko
Deskribapena
- Weberako aurkezpena
- 16 bertsolari gaztek parte hartuko dute bi kanporaketa eta finalekoa izango duen sariketan.
Bi helburu nagusi ditu Txinparta gazte sariketak: bertsolari gazteei saioak egiteko aukera eskaintzea eta zaleei datozen bertsolari gazteak ezagutzeko bidea ematea. Aurreko bi urteetan, 2016 eta 2017an, gazteen herriarteko desafio formatuan egin dira saioak. Bikoteka baina emanaldi bakarrean. Aurten, sariketa kutsua eman zaio bi kanporaketa eta finalekoa antolatuz. Bikoteka jokatuko da baita ere, baina jatorriari dagokionean, bikote mistoak izango dira eta herri ezberdinetako lagunak bilduko dira, euren arteko harremanak ere sendotzeko. Eta noski, sariketa denez, irabazleek txapel bana jasoko dute sari gisa.
Herriko bertsolari gazteek auzoetako jaietan ez ezik, beste plaza eta giro batean ere kantatu eta trebatu nahi dute eta helburu horrekin antolatu dute Txinparta gazte sariketa.
Faseak
- Txinparta Gazte Sariketa (1. 2018. Oñati) Kanporaketak
- Txinparta Gazte Sariketa (1. 2018. Oñati) Finala
- Saioak
2018-01-27 Oñati Sariketa 2018-02-03 Oñati Sariketa 2018-02-16 Oñati Sariketa - Sailkapena
- 1. Urko Arregi
2. Gartxot Ramirez - Txapelduna
Arregi, Urko