Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bakarne Urreaga

Datu pertsonalak

Izena
Urreaga, Bakarne
Izen abizen osoak
Urreaga Etxeberria, Bakarne
Jaiotza
1978 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Antolatzailea

Datu biografikoak

Biografia
Hernanin 1978an jaioa, Euskal Filologiako ikasketak eginak ditu. Hernanialdeko AEKn irakasle eta arduradun lanetan dabil.

Etxetik datorkio bertsozaletasuna, aitaren bidez. Ikasle garaian Gasteizko bertso eskolan ibilia, Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Kabiyako partaide da.

Jendaurrean noiz edo noiz kantatua, 2003az geroztik epaile lanetan dabil. Hernaniko txapelketan hasi zen epaitze zereginetan. Geroztik, hainbat sariketetan aritu da, baita Gipuzkoako zein Euskal Herriko txapelketetan ere.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa: Astigarragan, 1996an, frontoian, Eskolarteko txapelketan.
Epaile gisa: Hernaniko bertsolari txapelketan.