Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Izarne Zelaia

Datu pertsonalak

Izena
Zelaia, Izarne
Izen abizen osoak
Zelaia Arratibel, Izarne
Jaiotza
1984 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Donostiako Egia auzokoa da. Arte Ederretan lizentziatua eta majisteritzan graduatua, irakaslea da ofizioz. Aitarengandik jaso zuen zaletasuna eta Hernaniko bertso eskolan hasi zen 16 urte ingururekin. 2000-2001 ikasturtean bertso eskolako irakasle izan zen Zurriola ikastolan. Gipuzkoako eskolarteko txapelketan eta Plazatik gaztetxera zein Osiñalde gazte sariketetan parte hartu zuen besteak beste. 2015-2016 ikasturtean "Bertsotan ikasten" helduentzako ikastaroan aritu zen irakasle Donostiako Lugaritz kultur etxean. 2015ean parte hartu zuen lehenengoz Gipuzkoako bertsolari txapelketako sailkapen fasean. Gaur egun Añorgako bertso eskolako kide da.