Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nere emazte onari : ildako urte egunian [Bertsoa] / Pepe Artola

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Artola, Pepe

Deskribapena

Izenburua
Nere emazte onari : ildako urte egunian
Dokumentuan jasotako izenburua
Nere emazte onari : ildako urte egunian
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Penik sekulan iñork sentitu badu bere biyotzian
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
5
Zenbakia
31
Orrialdeak
4
Argitalpen / inprimatze data
1897-04-03

Nere emazte onari : ildako urte egunian [Bertsoa] / Pepe Artola

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-04-03 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Penik sekulan iñork sentitu
badu bere biyotzian,
senti nuben nik nere emazte
onaren eriyotzian;
¡aren begiyak nerietara
begiratu bakoitzian,
jartzen zitzaidan ezin esan dan
miñ zorrotz bat gorputzian!

Iya urte bi zituben pasa
penetan gaitz char batekiñ,
sufriturikan kristautasun ta
pazientzi onarekiñ;
Bakan azkenik gaitz zital arrek
bentzutu nairik arekiñ,
eriyo charra bere ondoren
ekarri ziyon berekiñ.

Izugarria da eriyua
irichitzen dan orduan,
alaz guztiyaz arren barrena
fedez betia zeguan;
¡Jesus! aitatzen zuben ark beti
azken trantze char estuan,
¡Egille onak gorde dezala
aren anima Zeruan!....

Nonbait komeni etzan munduan
bizitutzia aiñ era,
senarra eta aurcho biyakiñ
errendituaz federa;
Ama Birjiñak igarririkan
zerutik ain biyotz bera,
gu utzirikan eraman zindun
gora bere mantu pera.

Zer samintasun aundiyagorik
liteke izan neretzat,
ta batez ere amacho gabe
gelditu diran aurrentzat;
aundiyagorik izan leikenik
erzait iruditzen beintzat,
¡Mundua mundu dan bitartean
penarik irtengo etzat!

Begira zazu orain Zerutik
emen geldi geranari,
erregu zaiza guregatikan
Birjiña Ama onari;
ez dediyela aztu laguntzez
aurcho aingeru biyari,
guk ere oroitz beti egingo
diyogu pozez Berari.

Zutzaz sekulan ez naiz aztuko
naizen bitarte munduan,
otoitzak beti izango ditut
aingeru baten moduan;
beti zaitur nik zu irukiko
arrats ta egun goguan,
ta imajiña bat zure izenez
zintzilik nere kolkuan.

Geyago esan nainuke boñan
ez dit utzitzen barrenak,
lasaitasuna laburtu eta
indarra artzen du penak;
bañan aitortu ez agatikan
esan naiditutan denak
kunplitukoitut nere boitzak
barrendik dizkan ordenak.

Nere emazte onari : ildako urte egunian [Bertsoa] / Pepe Artola

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-04-03 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000633.jpg

xdz5_btx_000633.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra